(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lan Zerbitzuak proiektu bat sustatu du Tuterako Jauregi Dekanalaren sakramentu liburuak indexatzeko asteazkena, 2007.eko abuztuak 8

Ekimena herri administrazioen, unibertsitateen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen inbertsioetarako emandako diru-laguntzen partidaren barne hartzen da


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Laneko Zerbitzuaren bidez (SNE), Tuterako Jauregi Dekanalari emateko 20.772 euroko diru-laguntza bat ontzat eman du, bertan gordetako sakramentu liburuak indexatzeko proiektu bat burutzeko. Bigarren urtez segidan emandako laguntza hori esker, erakundeak iaz ekin egindako indexatze eta katalogatze lanarekin jarraituko duen pertsona bat kontratatu ahal izango du. Proiektuaren helburua, teknologia berriei esker, dokumentu horiek suposatzen duten elizako ondare historikoa eta kulturala nahi duten hiritarren eskura jartzea da, hartara, ikerketa, kultura informazio eta administrazio kudeaketako lanetarako erabili ahal izango dute.


SNE zerbitzuak laguntza hori emateko, "proiektu honen garrantzia" funtsezkoa izan da. Garrantzi hori sakramentuzko erregistroen datuetako balioan datza, izan ere, horiek hainbat leku-izen zaharrei eta tipologia antroponimikoari buruzko informazioa ematen dute, batez ere, abizenei dagokienez, adibidez, abizenak aldatzea, legitimatzea, edo aitortzea, datuak isiltzea eta idatziz jasotzea, preposizioen jatorria, etab. Proiektua erabiltzaile potentzialen kopuru handiari zuzentzen zaio. Horien artean bai euren familiaren historiari buruzko ikerketak egiten dituzten Nafarroako Erriberako hiritarrak, eta bai zenbait arloren profesionalak aurkitzen dira: demografoak, antropologiak, soziologoak, historiagileak, etab.


Bildutako informazioaren kopuruari dagokionez, Tuterako Jauregi Dekanalaren zaharberritzeari esker, erabilera berriak sortu ziren, besteak beste: elizbarrutiko liburu-denda, parrokien arteko bulegoa, jarduera pastoralen arloa edo Tuterako Museoa. Gertaera horren ondorioz, 2003ko Apezpikuen Batzordearen akordioarekin batera (beraren bidez 100 urtetik gorako antzinatasuna zuten parrokiako dokumentuak artxibo historiko bakar edo parrokiako unitatearen artxibo nagusi batera igortzea gomendatzen zen), eraiki hau Tuterako artxiboen egoitzatzat aukeratu zuten, eta horiei honako hauek erantsi zitzaizkien, elizbarrutia eta eragineko zonaldea osatzen duten parrokietako artxiboez gain: Monteagudo, Barillas, Tulebras, Marchante, Cascante, Ablitas, Fontellas/ el Bocal, Buñuel, Cortes, Fustiñana, Villafranca, Milagro, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Cintruénigo, Corella, Castejon, Urzante eta Ribaforada.


Proiektuari ekin egiteko, 2006. urtean Ribaforadako San Bartolome Apostol parrokiako funtsak aukeratu ziren. Aukera hori ez zen ausazkoa izan, baizik eta bertan gordetako dokumentuen antzinatasuna, bere heterogeneotasuna eta dokumentu kopurua hartu ziren kontuan. Hortik gainontzeko parrokietako funtsen batezbestekotzat jo daiteke. SNE zerbitzuak emandako diru-laguntzari esker, 2007. urtean zehar, bertako artxiboak indexatzen eta ebaluatzen bukatu ahal izango da, eta horrela, proiektu osoa amaitu ahal izango da.


Orain arte, datu base bat egitea lortu da, eta horri esker, onomastikako datu pila arin bildu, kolatu eta berreskuratu daitezke. Horretarako deskripzioan oinarritutako metodologia bat erabili da, eta horren helburua aurkitutako askotariko kasuistika idatziz islatzea izan da, proiektuaren ondorengo fasetan, normalizazio bat burutu ahal izateko.


Tuterako Jauregi Dekanalak jasotako diru-laguntza hau Nafarroako Lan Zerbitzuak herri administrazioek, unibertsitateek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek burututako interes orokorreko eta sozialeko lan eta zerbitzuak kontratatzeko ematen dituen laguntzen barruan kokatzeen da. Laguntza horien %40a Europako Gizarte Funtsaren bidez diruz laguntzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa