(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur zikloak dastaketak, musika, folklore eta erakusketak eskainiko ditu berriz hainbat enklabe turistikotan

osteguna, 2007.eko abuztuak 9

Cultur programak hainbat ikuskizun eskainiko ditu berriz asteburu honetan Foru Erkidegoko zenbait herritan eta enklabe turistikotan. Programa hau Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuarena da eta haren helburua da Foru Erkidegoan turisten egonaldia atseginagoa egitea .


Bihar ostiralean, abuztuak 10, Nafarroako Ardoaren Kofradiak dastaketa ikastaroa emanen du Erriberriko Ardoaren Museoan. Halaber, Ganbera-musikaren emanaldia izanen da Corellan Opus 1 taldearen eskutik; eta Murchanten, berriz, folk musika "Las Melodías de Baco" zikloaren barrenean, Mantua Carpetana taldearekin, eta Beraizko Jaurerrian flauta kontzertua Aintzira Laukotearekin. 


Larunbatean, abuztuak 11, dantza folklorikoaren emanaldia izanen da Otsagin, Ortzadar Dantza Taldearen eskutik. Bestalde musika emanaldiak eskainiko dira Garesen (Orreaga Abesbatza), Erronkarin (Daniel Gutierrez eta David Echeverria) eta Vianan (Gozean go jazz taldea).


Asteburuan programatutako ekitaldiei amaiera emateko, igandean, abuztuak 12, Belen Otxotorenak eta Gala Strings-ek musika eta narrazioaren ikuskizuna emanen dute Orgiko Ariztian, eta Guridi Laukotea arituko da Orreagako Kolegiatan.


Irailaren 2ra arte, gainera, Cultur programak eskaintzen dituen lau erakusketak bisitatzen ahalko dira Lekunberrin, Bertizko Jaurerrian, Erriberrin eta Agoitzen. Halaber, Leire eta La Olivako monasterioetako bezperetara joaten ahal da.

Dokumentazioa:
Cultur 2007
Aintzira
Gurid Laukotea
Gala String
Goazen Go
Mantua Carpetana
Opus 1

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa