(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Lan Zerbitzuak 604.575 euro eman ditu irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako langileak kontratatzeko

ostirala, 2007.eko abuztuak 10

Neurri honek 40 langabeturi onura ekarri die, eta Nafarroako Lan Zerbitzuak administrazio publikoek, unibertsitateek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek burututako interes orokorreko eta sozialeko lanak eta zerbitzuak kontratatzeko ematen dituen laguntzen esparruaren barne kokatzen da. Diru-laguntza horien %40a Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatzen dira.



Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Lan Zerbitzuaren bidez, 604.575 euro eman ditu Nafarroako 23 erakundek langabeziako 23 lagun kontratatzeko. Langile horiek interes orokorreko edo sozialeko lanak eta zerbitzuak garatzeaz arduratuko dira Nafarroako erakunde desberdinetan.


 

Hautatutako erakundeek, gehienez, enpresa publikoen edo irabazi-asmorik gabeko enpresen mailetan sailkatuta, gehienez, kontratatutako langabetuen kopurua bider kontratuak irauten dituen hilabeteak egitetik sortzen den emaitzarekin bat egiten duten zenbatekoa jasotzen dute, baita, kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzaren kotizazio taldearen araberako moduluarengatik biderketa egitetik sortutako emaitzarekin bat egiten duen zenbatekoa ere.


Proiektuak aukeratzeko kontuan hartutako baldintzen eta irizpideen artean, honako hauek hartu dira aintzat: lan txertaketarako gaitasun maila, burutu beharreko lanaren interes orokorra edo soziala, Nafarroako Laneko III. Planaren helburuei dagokienez, eta erakunde eskatzaileak aurreikusitako ekarpen ekonomikoa.


 

Edukiari dagokionez, proiektuak, gaiaren arabera, honako jarduera arloetan kokatzen dira:


Aukera berdintasuna garatzen eta sustatzen dituzten jarduerak:

Plan Mujeres Rurales 2007; Minusbaliotasuna duten pertsonen aukera berdintasunerako zentro bat ezartzea; berdintasun planak ezartzea enpresa esparruan; bizitza laborala, pertsonala eta familiarra uztartzeko laguntzako on-line zerbitzua; gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuneko zentro bat sortzea; eta Arteak pixoihaletan.

Kultura eta zientzia garatzeko jarduerak

: Tuterako eliz artxiboetan gordetako sakramentu liburuak indexatzeko proiektua; TECINFO 2207 proiektua: informazioaren gizarteko teknologiak PYME-tan hedatzeko zerbitzua; ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzeko jarduerak; eta 2007ko San Fermin jaietako Prentsako Nazioarteko Bulegoa.

Ingurumenarekin, osasunarekin, kontsumoarekin eta bizi kalitatearekin lotutako jarduerak

: FUNDAGRO Nekazaritza eta ingurumeneko plana; Turismo arduratsuaren programaren koordinazioa; Valdorbako natura eta ondareko baliabideei balioa ematea eta dinamizatzea; Kontsumo arduratsua sustatzea Nafarroako gazteen artean; Enpresak sustatzeko eta Behe Mendia dinamizatzeko programa; Lan Prestakuntza eta prestakuntza etengabea merkataritza sektorean garatzea; eta Sakanako enpresak dinamizatzea eta bitartekoa izatea.

Menpeko pertsonei zuzenduriko interes sozialeko zerbitzuei laguntza teknikoa eskaintzeko jarduerak

: Minusbaliotasuna duten pertsonak lanean txertatzeko zerbitzua (2); Lan orientazioa minusbaliotasun fisikoa duten pertsonentzat; Lan bitartekaritzako zerbitzua; Lan bitartekaritzako zerbitzua pertsona gorrentzat; Tafallako esku-hartze sozio familiarreko programa; gizartean txertatzeko etxebizitzen jarraipenari buruzko proiektua; eta Nafarroako ijitoen etxebizitza eta komunitatea ikertzeko proiektua.

Laguntza horien emakidarekin, Nafarroako Lan Zerbitzuak, lan gehiago sortzearen alde egin nahi du, lanerako aukerak sortuz, herri administrazioetako, unibertsitateko eta irabazi-asmorik gabeko erakundetako esparruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa