Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bidez, 3.293.192 milioi € eman dizkie mendiko zonaldetan edo atzerapenean dauden udalerrietan kokatutako toki erakundeei, abeltzaintzako tokiko azpiegiturak egiteko 2007 eta 2008. urtetan.
Cultur programak, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren programa, turistari Foru Komunitatean ematen dituen egunak atseginagoak egitea du helburu, eta era horretan, bihar, asteazkena, abuztuak 15, jaieguna denez, kontzertu bat eskainiko du Danserie taldearekin, Xabierren Basilikan. Talde hori XVII eta XVIII. mendetako musika instrumentalean eta bokalean aditua da, eta bere kontzertuetan, barrokoko garaiko tresnen kopiak erabiltzen ditu: piko txirula, trabertsoa, ganba biola edo klabezina.