Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur, osteguna, laugarren aldiz, bere karguaz jabetu da, Nafarroako Parlamentuan, bertako lehendakariaren aurrean, Elena Torres. Bertara, bestak beste, Herri Administrazioetako ministra bildu da, Elena Salgado.
Cultur programak, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren programa, turistari Foru Komunitatean ematen dituen egunak atseginagoak egitea du helburu, eta era horretan, asteburu honetan askotariko ariketa eskainiko ditu Etxaurin, Tuteran, Lekunberrin, Otsagabian, Garesen, Zangozan, Vianan, Lizason edo Iratiko Oihanean.
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuaren Presidenteko karguaz jabetu ondoren, Nafarroako Parlamentuan gaur eguerdian antolatutako ekitaldian, berriz aukeratutako Presidenteak lehengo foru dekretuak eman ditu. Horien bidez, bere Gobernu berriaren departamentuen egitura ezarri eta bi presidenteorde eta hamabi kontseilari aukeratu ditu.