(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Belate eta Almandozeko tunelak, N-121-A errepidean hurrengo abuztuaren 23an irekiko dira berriz

ostirala, 2007.eko abuztuak 17

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du abuztuaren 23an, osteguna, ziurrenik eguerdian, Belate eta Almandozeko tunelak berriz irekiko direla trafikora, Iruñetik Frantziara Belatetik doan errepidean (N-121-A). Era horretan hasieran aurreikusitako data baino sei egun lehenago irekiko dira. 



Pasaguneak abuztuaren 6an itxi ziren mantenu lanak burutzeko Belate tunelean. Hain zuzen ere, gunitako puntu jakin batzuetan izandako pitzadurak eta altxatuak konpondu nahi ziren (hormetako hormigoizko estaldura), komunikazio bide honen zerbitzu egokia bermatzeko helburuarekin.


 

Lanek tunela dituen 6.000 metrotako parametroen 150 metro linealari eragin diote, eta honako hauek izan dira: pitzatutako zonaldeak saneatzea eta garbitzea eta ondoren, zigilatzea 416 buloien, sare elektrosoldatuko 540 metro karraturen eta proiektatutako hormigoizko 60 metro kubikoen bidez. Jarduera horiekin, euskarriko elementuak, iragazgaizte xafla eta gainerako laneko elementuak kendu eta berriz ipini dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa