Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat ontzat eman du. Beraren bidez, Perura bidaltzeko larrialdietako 600.000 euroko aparteko laguntza bat ontzat eman du, herrialde horretan aurreko astean erregistratutako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla, gaurko gobernuaren bilkuran, 2008. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak egiteko eta izapidetzeko egutegia aurkeztu du. Horren arabera, Aurrekontuen Proiektua Parlamentuari igorriko zaio azaroaren amaieran.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Jauregiko Batzarren Aretoan antolatutako lehenengo batzarrean, akordio bat ontzat eman du. Beraren bidez, Nafarroako Parlamentuari kontseilari guztiak agertzea eskatu zaio, dagozkien departamenduetako legegintzazko programen berri banaka emateko.