(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Arte Plastiko eta Argazkigintzako sorkuntzetarako laguntzak eman dira 25.000 eurotan

asteartea, 2007.eko abuztuak 21

Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak, 25.000 euroko zenbatekoan, 2007. urteko Arte Plastiko eta Argazkigintzako sorkuntzetarako laguntzak eman ditu. Hauek izan dira hautatutako gazte artistak: Miguel Pueyo Ibáñez, 12.188 euroekin; Maite Vélaz Sancha, 3.712 euroekin; Asun Requena Zarategui, 3.100 euroekin, eta Verónica Eguaras Alcántara, 6.000 euroekin.



Aurtengo deialdiak bere aurrekontu zuzkidura bikoiztu du eta 12.000 eurotik 25.000 eurotara pasa da. Laguntza horien helburua gazte sortzaileei laguntzea da, eta ekarpen ekonomikoa eskaintzeaz gain, euren lana Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoko baterako erakusketan erakusgai jartzeko aukera ematen die.


Miguel Pueyo Ibáñez Iruñean jaio zen 1974.urtean. Bere banakako erakusketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: "Zulo" Gijonen, "Star" Baluarten, "Artefactos" Salouko Torre Vella Kultur Etxean edo "Individual" Tarragonako Arte Modernoko Museoan. Bere baterako erakusketen artean, hauek aipa daitezke: Valladolideko Eskulturako I. Bienala, Diva.Digital Video & Art Fair 2006 Nueva Yorken edo DFoto 05 Donostian, besteak beste. Halaber, Nafarroako Gobernuko eta bestelako erakundeen beka eta sari ugari jaso ditu, esaterako, Iruñeko Udala, Madrilgo Udala, Frantziako Kanpo Gaietarako Ministerioa, Tarragonako Museo d´Art Modern edo Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea. Bere lana, besteak beste, honako bildumetan dago erakusgai: Nafarroako Museoan, Iruñeko Udalaren bilduman, Explum Murtzian edo Zaragozako Unibertsitatean. Miguel Pueyo-k aurkezten duen proiektuak hiru eskultura, formatu handiko bi argazki eta 10 eta 20 minutuz irauten duen bideo bat dauzka. Bertan, politika eta terrorismo munduko pertsonaiak eta rolak irudikatzen dira, ikuspegi estetikoaren arabera, baina gogoeta sozio politikoa probokatzeko asmoz.


Maite Vélaz Sancha Iruñean jaio zen 1976. urtean. Banako eta baterako hainbat erakusketan hartu du parte, besteak beste: "Miradas al Universo de Pío Baroja" Iruñeko Carlos III. Kultur Aretoan, Ampostako Pintura Bienala, Almeriako Arte Garaikideko Nazioarteko Bienala edo Murtziako Arte Garaikideko Lehiaketa. Askotariko beka, aipamen berezi eta sari jaso ditu lehiaketa desberdinetan, besteak beste: hirugarren Saria kirol eta arteko III. Bienalean edo aipamen berezia Nafarroako Artista Gazteen Topaketetan. Oraingo honetan, "No ha lugar" izenburupean, bere proiektua sei instalazioz osatu du eta horietan, arte lanaren tokiari buruzko gogoeta egin nahi du, eta bertan piezak arkitekturarekin elkar ekintzan daude.


Asun Requena Zarategui Iruñean jaio zen 1973. urtean. Sortzaile gisako lanaz gain, argitalpen desberdinetan laguntzen du. Bere curriculum artistikoan estalperik gabeko pinturarekiko maitasuna nabarmentzen da, hainbat sari, hautaketa eta erakusketarekin. Hogeita hamar baterako erakusketetan baino gehiago hartu du parte Nafarroan eta hortik kanpo, eta bere azkeneko sarien artean Lakuntzako estalperik gabeko Pinturaren bigarren saria edo 2006ko Emakume Artisten Programari egindako ekarpenarengatik izandako ohorezko aipamena. , Asun Requena-ren proiektuko izenburua "Vía Crucis" da, eta Testamentu Berriko atal honetan inspiratutako proposamen bat da. Hamabi lan desberdinen bidez, artistak bere bizipen propioak, bere bizitzaren bidea eta bere gainean daraman edo eraman dituen gurutze pertsonalak aurkezten ditu.


Verónica Eguaras Alcántara Iruñean jaio zen 1979. urtean, eta hainbat sari jaso du bere lanarengatik. Sorkuntza eta irakasle lanetan dihardu aldi batera. Komunitatean bertan eta hortik kanpo parte hartu duen erakusketa ugariez gain, bere lana lehiaketa eta ikus-entzunezko jaialdi ugarietara eraman du, besteak beste, Kforumvienna Vienan, OFF LOOP Jaialdia Bartzelonan, edo Masnouko laburmetraien Erakusketa, konderrian. Aurkezten duen proiektuak "In-habiting II" izenburua du eta gorputzaren esanahiari eta erabilerari buruzko gogoeta egin nahi du.


2006eko edizioan, hauek izan ziren laguntza hauen artista onuradunak: Alexandra Baurés, Mikel Okiñena Etxeberria, Miren Doiz Larraz eta Soledad Aragón Urzainqui.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa