(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Guztira, 107.762 turista atzerritarrek Nafarroa bisitatu dute 2007. urtean, iaz baino %24,3 gehiago

asteazkena, 2007.eko abuztuak 22

Azterketa Turistikoen Erakundeak egindako azken inkestaren arabera, 2007ko uztailari buruz, Foru Komunitatea berriz izan da 2006. urtearekin alderatuta turista atzerritarren kopuruari dagokionez gehien hazi den xede turistikoa. Guztira, 2007ko uztailaren 31 arte, 107.762 turista atzerritar jaso ondoren, Nafarroak aurten, iazko aldi berberean baino %24,3ko hazkuntza izan du. Zifra horrek ia bost puntura kokatzen du Murtzia gainetik, alegia, aurten gehien hazi den bigarren autonomia erkidegoa, eta 13 puntura Madril gainean, ranking honen hirugarrena.



Uztailari dagokionez, eta azterketa honen arabera, turisten kopuruaren hazkuntza handiagoa izan da, izan ere, Nafarroak, guztira, 33.170 jaso ditu, alegia, iazko hilabete berberean baino %33,7 gehiago. Gainontzeko Autonomia Erkidegoei dagokienez, Extremadura, %22,6rekin, eta Murtzia, %20,5rekin, uztailean gehien hazi direnak dira, Nafarroa ondoren.


Hazkuntza horrek Nafarroa lehen xede turistiko gisa aukeratzen duten turista atzerritarren kopuruaren goranzko joera finkatzen du. Nafarroako Gobernuak abian jarritako Turismoko Plan Estrategikoak atzerriko merkatuak barne hartzen ditu, eta zehazki, Alemania, Belgika, Frantzia, Holanda, Italia eta Erresuma Batua, lehentasuneko merkatu gisa; horregatik, Nafarroa xede turistiko moduan sustatzeko helburuarekin, Kultura eta Turismo Departamentua jarduera desberdinak burutzen ari da, esaterako, aipatutako merkatuetan agente adituak kontratatzea, nazioarteko azoka desberdinetara joatea, edo turista mota hauen eskaintzekin bat egiten duten produktu turistikoak sustatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa