(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Belateko tunela trafikoari ireki zaio gaur, hilak 23, 9:00etan

osteguna, 2007.eko abuztuak 23

Abuztuaren 6tik itxita mantendu duten lanak tunelaren barneko estalduraren zenbait pitzadura konpontzeko izan dira


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du Belateko tunela trafikoari ireki zaiola gaur, osteguna, hilak 23, 9:00etan, abuztuaren 6tik egiten izan diren konponketa lanak amaitu ondoren.


Lan horiek antolatu ziren tuneleko barnealdean ikuskapen bat egin ondoren. Bertan, zenbait puntutan pitzadurak eta gunitako altxatuak atzeman ziren (hormetako hormigoizko estaldura). Horiek komunikazio bide honen egituraren segurtasunari kalte ez egin arren, konpondu behar ziren zerbitzu egokia eskaintzeko.


Lanak honakoak izan dira: pitzatutako zonaldeen saneamendua eta garbiketa eta ondoren, zigilatzea, buloiak, sare elektrosoldatua eta proiektutako hormigoiaren bidez (gunita). Jarduera horiekin batera dagozkion parametroak, iragazgaizte xafla eta lanetako beste elementuak kendu eta berriz ipini dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa