(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Cultur programaren jarduerak asteburuan interes turistikoko herrietan eta enklabetan

osteguna, 2007.eko abuztuak 23

Cultur programaren jarduerak, Kultura eta Turismo Departamentuak Foru Komunitateko interes turistikoko herrietan eta tokietan antolatutako programa, asteburu honetan Lizarrara, Mendigorriara, Olitera, Xabierrera, Garesera, Erronkarira, Tuterara, Lizasora, Los Arcosera, Irantzuko Monasteriora eta Orreagara iritsiko dira.



Bihar, ostirala, abuztuak 24, Trío Palatino hirukoteak, 20,30ean ganbera musikako kontzertu bat eskainiko du Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean; Mielotxin-ek folk musika interpretatuko du 20etan Mendigorriako plazan, eta Oliteko Ardoaren Museoan, 19etatik aurrera dastatze ikastaro bat eskainiko da.


Larunbatean, abuztuak 25, 18,30ean, Da Capo Ensemble-k ganbera musika interpretatuko du Xabier Basilikan; Aizaga Ganberako Abesbatzak, 20,30ean kontzertu bat eskainiko du Gareseko San Pedro elizan; Daniel Gutiérrez piano joleak eta David Echeverría tenoreak Erronkariko "Encuentros con Gayarre" topaketetan hartuko dute parte 13etan eta 18,30ean, eta Goldberg Chamber Players-ek ganbera musika interpretatuko du Tuterako katedralean 20etan.


Igandean, abuztuak 26, Iruñeko Boskote Klasikoa 12,30ean eta 18,30ean Orgiako Hariztian (Lizaso) izango da; Goldberg Chamber Players 13etan arituko da Los Arcoseko Santa Maria elizan; Basso Continuo Trío hirukoteak bere ganbera musika eskainiko du Irantzuko Monasterioan 12,30ean, eta Medio Concertato Orreagako Kolegiatan arituko da 13etan.

Dokumentazioa:
Trío Palatino
Basso Continuo Trío
Coral Aizaga
Da Capo Ensemble
Goldeberg Chamber Players Los Arcos
Goldberg Chamber Players Tudela
Medio Concertato
Mielotxin
Quinteto Clásico de Pamplona

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa