(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuk 2,2 milioi € eman ditu "Erronkari Bailara" Enpresa Parkea urbanizatzeko lanetarako, Burgin

osteguna, 2007.eko abuztuak 23

Nafarroako Gobernuak, NASUINSA elkarte publikoaren bidez (Navarra de Suelo Industrial, S.A.) 2,2 milioi € erabili ditu "Erronkari Bailara" Enpresa Parkea urbanizatzeko lanetarako, Burgin.



Enpresa parke hau Nafarroako Gobernuak Zangozaren Merindadean 2007-2011 legealdian garatuko duen industria lurzoruaren antolaketaren barne dago. Antolaketa honen helburua kopuru eta kalitate nahikoa duen industria lurzorua ematea Iruña-Jaca komunikazioaren ardatz guztian zehar.


Hain zuzen ere, "Erronkari Bailarako" Enpresa Parkeak Foru Exekutiboak legealdi honetan, lurralde egituraren politikaren esparruan, garatuko duen industria lurzoruaren lau milioi metro karratuetan parte hartzen du, Nafarroako eskualde guztiak modu orekatsuan hazteko, eta jarduera sozio ekonomikoa sustatzeko helburuarekin. Horri dagokionez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, José María Roig Aldasoro, azpimarratu du Erronkari Bailaran garatzen den lehenengo industria azalera eta Pirinioetako Garapeneko Plan Estrategikoaren barne hartutako ekintza bat dela, Nafarroako Gobernuak sustatuta.


Burgiko enpresa parkeak 80.099 m2ko azalera du, eta horietatik 32.208 m2 industria partzelak dira. Parkea Eska ibaiaren eta Burgi Izabarekin lotzen duen NA-137 errepidearen artean kokatzen da. Industria erabilerako eta erabilera anitzeko neurri desberdineko 35 partzela ditu, eta bere garapena hainbat fasetan burutu daiteke, existitzen den eskaeraren arabera.


Lan horien kontratatzeko lehiaketan parte hartu nahi duten enpresek (hura prozedura irekiaren bidez egingo da), parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak abuztuaren 31ko 12ak baino lehen aurkez ditzakete NASUINSA bulegoetan (Tomás Caballero Parkea, 2-3., 2. bulegoa Iruña).

Dokumentazioa:
Plano del Parque Empresarial del Valle del Roncal

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa