Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Turismoko zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras, gaur eguerdian Uharte-Arakileko Herri Kiroleko Parkearen inaugurazioan izan dira. Horietaz gain, bertan, herriko alkatea eta Cederna-Garalur elkarteko ordezkariak bildu dira.
Nafarroako Gobernuak, Espainiako Gurutze Gorria-Asamblea Navarra, Médicus del Mundo, Fundación Acción contra el Hambre, UNICEF Comité Español, Medicus Mundi Navarra eta Nafarroako Elizbarrutiko Misioaren Erakundea GKE-ren bidez bideratuko du Perura bidaliko duen ohiz kanpoko 600.000 euroko laguntza. Laguntza hori aurreko astelehenean ontzat eman zen, Akordioaren bidez, aurreko astean herrialde honetan izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.
Bi aldizkariek Foru Gobernuak sektore honetan egindako inbertsioak azpimarratu dituzte
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du eta beraren bidez aurreratu du maiatzaren 27ko azken foru hauteskundeetan ordezkapen parlamentarioa izan zuten alderdi politikoei dagozkien diru-laguntza legalaren %45a.
Nafarroako Gobernuak erabat gaitzetsi du gaur goizaldean Durangoko Guardia Zibileko kuartelaren aurka izandako atentatua (Bizkaia) eta bertako biktimekiko solidaritatea adierazi du.