(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Cuadernos de Etnología y Etnografía" argitalpenak XVIII. mendeko zaindariaren jaiei buruzko azterketa bat argitaratu du astelehena, 2007.eko abuztuak 27

"Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra" azken aleak, besteak beste, "Obligación y devoción. Fiestas patronales de Navarra en el siglo XVIII", Ana Zabalza Seguin andrearen lana argitaratu du, Nafarroako Unibertsitateko Historia Departamentuaren barruan.


Egileak, hasteko, "aisialdia" eta "jaia" kontzeptuak aztertu ditu, eta aipatu du "agintariek jaiez kezkatu zirela eta sarritan horietan orden publikoaren nahasmendua eta baliabideen alferrikako gastuak ikusi zituztela", hala ere, "agintarien mekanismoak ez ziren jai-adierazpenak kontrolatzeko gai izan, tradizioaren alderdi garrantzitsu horri uko egiteko prest ez zeuden komunitateen aurrean".


Ondoren, azterketak Araubide Zaharraren Nafarroako jai mota bat aztertu du, "mezetak" deiturikoa. Hitzaren jatorria euskaran eta latinean egon daiteke meza (misa) eta, eta (ugaritasuneko atzizkia), hau da, "meza ugari", baina, esaten den bezala, meza jaiaren atal bat besterik ez zen, osagarri nagusienetariko bat gehiegikeria baitzen. Horrela, Iribarren-ek dioen bezala, "1553ko Iruñeko Gorteek mezetak debekatu zuten Erresuma Guztian, bertan gehiegi jaten eta edaten zelako". Gipuzkoan, Batzar Nagusiek, Mutrikun bilduta 1576. urtean, "Ordenantza bat egin zuten eta haren bidez, debekatu zen mezetan gau guztian zehar dantzak izatea. Aurrerago, 1757. urtean, Nafarroako Batzarrek erabaki zuten jaietako egun bat baino gehiago ezin zela egin, baina ohitura oso sustraituta zegoen eta herri ugarik ez zuten agindutakoa bete.


Jaiek osatzen zituzten elementuek, azterketaren arabera, liskarrak eta desordena publikoa sortarazten zuten, baita agintariei men ez egitea ere. Ana Zabalza andreak dio "agintari publikoak jakinaren gainean zeudela, eta horregatik gogo saiatu ziren jai horien ospakizunak erregulatzea, horiek ospatzea debekatzea ezinezkoa baitzen".


Azkenik, Ana Zabalza Seguin andrearen lanak 1730eko prozesu bat aztertzen du, Xaberrin 1730ean ospatutako mezetan jazotako gertaerei buruz, hau da, Longidako toki txiki batean, hainbat liskar eman zirenean.


Azterketa horretaz gain, "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra" lanaren azken alea, honako lanak argitaratu ditu: "El molino harinero de Zubieta. Evolución histórica", David Alegría Suescun-ena; "La elaboración de harina en Navarra. La instalación de El Molino de Buñuel o la Fábrica de Harinas La Imperial", Rosa María Armendáriz Aznar eta María Rosario Mateo Pérez-ena; "Encuesta etnográfica sobre agricultura: Sartaguda", Julián Díez Torres-ena; "Las ermitas: monumentos de segunda categoría. Apuntes sobre una desaparición anunciada: la ermita de Nuestra Señora del Camino (Nagore)", Daniel García Jaurrieta-ena; "Viana celebra los acontecimientos de la monarquía", Juan Cruz Labeaga Mendiola-rena; "Vocabulario etnográfico del valle de La Berrueza", David Mariezkurrena Iturmendi-rena; "Trabajo artesanal de la madera en Navarra. Kaikugiles, cuchareros y tallistas", Pablo Orduna Portús eta Ester Álvarez Vidaurre-rena; "Etnografía histórica de Mendavia. Panadería, molino y tiendas", María Inés Sainz Albero-rena, eta "Ensayos sobre la etnohistoria de Añorbe", Javier San Martín-ena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa