Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria, José María Roig Aldasoro, bere bulegoan San Adrianeko alkatearekin bildu da, Carlos Monasterio, eta bertan, biek bat egin dute herrian industria berria garatzeko premian.
Roig kontseilaria (erdian) eta San Adriáneko alkatea (ezkerrean), bileraren momentu batean.
(
irudia handitu
)
Bilera honetan, (bertan, NASUINSA elkarte publikoaren zuzendari kudeatzailea ere bildu da, Navarra de Suelo Industrial, SA, José Ignacio Nagore, San Adrianeko industria lurzoruaren arloko egungo egoera eta etorkizunerako aukerak aztertu dira, baita udal planarekin duen lotura ere. Azken plan hori, egun, izapidetze fasean dago.
Roig kontseilariak lurzoru eraginkorreko planifikazio bat edukitzearen garrantzia nabarmendu du, enpresa sektoreak, uneoro, lurzoruaren eskaerari aurre egin ahal izateko. Horri dagokionez, kontseilariak aipatu du San Adrianek, une honetan, dinamismo ekonomikoko maila ona duela, neurri batean, nekazaritza-elikaduraren industriak bultzatuta. José María Roig jaunak adierazi du ere Ebro ardatz guztiak une honetan indartu beharreko ekonomia jarduera handia duela.
Bileraren emaitza gisa, Roig kontseilariak NASUINSA enpresaren lankidetza eskaintzea zin egin du, San Adrianeko industria arlo berriak definitzeko eta, hala badagokio, exekutatzeko.
Bestalde, San Adrianeko alkateak azpimarratu du, Udalak legealdi honetan garatzea espero dituen jardueren artean, lehentasuna eman zaiela industria eta enpresa jarduera sustatzeari dagozkionei.