(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 85.668 €ko laguntzak eman dizkie sei erakunderi martxoan eta apirilean izandako ekaitzek eta uholdeek eragindako kalteak konpontzeko asteartea, 2007.eko abuztuak 28

Kontzeptu berberarengatik emandakoak osatzen dituzte, eta 1,5 milioi eurotik gorakoak dira


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, guztira, 85.668 €ko laguntzak eman dizkie sei erakunderi, martxoko eta apirileko ekaitzek eta uholdeek nekazaritza erabilerako azpiegitura publikoetan eragindako kalteak konpontzeko. Horrela, zio honengatik aurretik emandakoak osatzen dira. Laguntza horiek hilabete honetan zehar publiko egin dira eta 1,5 milioi eurotik gorakoak izan dira.


85.668 €ko laguntza horien erakunde onuradunak hauek izango dira: Vianako "La Granja" de Viana Ureztatzeen Komunitatea (3.498 €), Vianako Udala (11.768 €), Etaioko Udala (22.151 €), Ulibarriko Udala (8.210 €), Lanako Udala (25.996 €) eta Piedramillerako Udala (14.045 €).


Horretaz gain, aipatu behar da une honetan maiatzeko ekaitzek Iparraldeko Zonaldean eragindako kalteak konpontzeko laguntzen eskaerak izapidetzen ari direla, eta laster ebatziko direla.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa