Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kontzeptu berberarengatik emandakoak osatzen dituzte, eta 1,5 milioi eurotik gorakoak dira
Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, guztira, 85.668 €ko laguntzak eman dizkie sei erakunderi, martxoko eta apirileko ekaitzek eta uholdeek nekazaritza erabilerako azpiegitura publikoetan eragindako kalteak konpontzeko. Horrela, zio honengatik aurretik emandakoak osatzen dira. Laguntza horiek hilabete honetan zehar publiko egin dira eta 1,5 milioi eurotik gorakoak izan dira.
85.668 €ko laguntza horien erakunde onuradunak hauek izango dira: Vianako "La Granja" de Viana Ureztatzeen Komunitatea (3.498 €), Vianako Udala (11.768 €), Etaioko Udala (22.151 €), Ulibarriko Udala (8.210 €), Lanako Udala (25.996 €) eta Piedramillerako Udala (14.045 €).
Horretaz gain, aipatu behar da une honetan maiatzeko ekaitzek Iparraldeko Zonaldean eragindako kalteak konpontzeko laguntzen eskaerak izapidetzen ari direla, eta laster ebatziko direla.