(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren igandean, irailak 2, Gobernuak babestutako Erremonteko "Comunidad Foral de Navarra" II. Txapelketa hasiko da asteartea, 2007.eko abuztuak 28

Irailaren 2, 9, 16, 22 eta 29an, Atarrabian, Tuteran, Fiteron, Uharten eta Iruñean, hurrenez hurren, antolatuko dira Erremonteko "Comunidad Foral de Navarra" II. Txapelketako partidak, "Remonte Euskal Jai Berri" Fundazioak antolatuta eta Nafarroako Gobernuak babestuta.


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, María Isabel García Malo; Juan Antonio Ercilla Areso jaunak, "Remonte Euskal Jai Nuevo Frontón Pamplonés" enpresaren gerentea; Jaime Aguirre García jaunak, Erremonte Fundazioaren gerentea; eta Miguel Pozueta Uribe jaunak, Nafarroako Pilota Federazioaren presidentea, txapelketa hau gaur aurkeztu dute prentsaurrekoaren bidez. Bertan txapelketan arituko diren hamabi pilotariak ere bildu dira: Uterga, Etxeberria III, Altuna II, San Miguel, Urriza, Urrutia, Juaristi, Iriarte, Zeberio II, Ion, Ezkurra eta Olazar.


Txapelketa osoa pilotaleku laburretan garatuko da, zuzeneko kanporaketen bidez, final laurdeneko bi partidarekin, final erdiko bi (horietan, zerrenda buruan dauden bi bikoteak eta final laurdenetan sailkatutako beste biak zuzenean pasako dira jokatzera) eta finalarekin.


Final laurdeneko lehenengo partida datorren igandean izango da, irailak 2, Uterga-Etxeberría III bikotea Altuna II-San Miguel bikotearen aurka. Atarrabiako Lorenzo Goiko pilotalekuan antolatuko da, 2007ko Atarrabiako Eguna dela eta. Astebete ondoren, irailak 9, Urriza-Urrutia bikotea Juaristi-Iriarte bikotearen aurka arituko da. Hitzordua Tuterako Elola pilotalekuan izango da, Tuterako Pilota Astearen barruan.


Lehenengo final erdia irailaren 16an izango da, igandea, Fiteroko udal pilotalekuan, bertako zaindariaren jaiak direla eta. Partida honetan, zerrendaren lehenengo buruak arituko dira, alegia: Zeberio II-Ion. Horiek final laurdeneko lehenengo partidaren irabazleen aurka jardungo dute (hori Atarrabian, irailaren 2an jokatutakoa izango da). Bigarren final erdia irailaren 22an izango da, larunbata, Uharteko Toki Alai pilotalekuan, bertako jaiekin bat eginez. Partida horretan, zerrendaren bigarren buruak arituko dira, Ezkurra-Olazar, final laurdeneko bigarren partidaren irabazleen aurka, hau da, Tuteran, irailaren 9an jokatutakoa.


Final nagusia irailaren 29an izango da, larunbata, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 2007ko San Fermin Txikiko jaien barruan. Bertan, irailaren 16ko irabazleek 22koen aurka jardungo dute.


"Remonte Euskal Jai Berri" Fundazioak txapelketa antolatuko du. Bertako kide fundatzaile bat Nafarroako Gobernua da, eta bere helburuen artean, erremonteko pilotari bultzada berri bat ematea da, Nafarroako bertako modalitatea baita, eta Foru Exekutiboak gizarte intereseko kiroltzat jo izandako kirola baita.


Nafarroako Gobernuak bigarren txapelketa honen babesle ofizial gisa hartuko du parte, aurten Erremonte Fundazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmen baten bidez. Horren bitartez, Foru Exekutiboak, 2007. urtean,100.000 € emango ditu erremontea sustatzeko eta garatzeko, eta kirol honen zale guztiek partiden programazio erregular batekin gozatzen jarraitu ahal izateko, eta aldi berean, gazteengan zaletasuna sustatu ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa