(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,9 milioi euro eman ditu Iruñeko Udalaren oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko asteazkena, 2007.eko abuztuak 29

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, María Isabel García Malo, eta Iruñeko alkatesak, Yolanda Barcina Angulo, gaur goizean, prentsaurrekoan bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren edukia aurkeztu dute. Beraren bidez, Nafarroako Gobernuak, 2,9 milioi € emango ditu Iruñeko Udalaren oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko.


Hainbat programen multzo bat da, eta horien bidez, laguntza eskaintzen da lana bilatzeko eta gizarteratzeko, adin txikokoak eta zailtasunak dituzten familiak laguntzen dira, etxeetan laguntza behar duten adineko pertsonez arduratze da, etxerik gabeko pertsonei ostatua eskaintzen zaie eta pertsona bakoitzak aurkezten dituen askotariko premiak baliabide erabilgarrietara bideratzen dira.


Hitzarmenak, Gobernuak eta Udalak emandako 5,8 milioi euroekin (biek kopuru berdina eman dute) programa hauek artatzen dituzten langileen oinarrizko aurrekontua finantzatzen du, hala ere, 2,9 milioi euroetako ekarpenari, Iruñeko Udalak beste 2,5 milioi € gehitu behar dizkio hiritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkieten langileen benetako kostuari aurre egin ahal izateko, eta beste 4 milioi euro gehiago laguntza, diru-laguntza eta bestelako partiden kontzeptuan erabiltzen ditu programa horien jarduerak sustatzeko eta garatzeko.


Hain zuzen ere, hitzarmenak lehenen mailako laguntzako udal gizarte zerbitzuak berregituratzen, koordinatzen eta batzen ditu, bost bloketan edo programetan sailkatuta. Honako hauek dira: gizarte harrera eta orientazioa, autonomia pertsonalaren sustapena eta menpekotasun egoerako pertsonen laguntza, gizarte eta lan txertatzea, haurtzaroa eta familia, eta aukerako ostatua.


Gobernuk, 2007. urtean, 9,4 milioi € eman ditu Nafarroako oinarrizko gizarte zerbitzuetarako


Nafarroako Gobernuak, 2007. urterako, guztira 9,4 milioi € eman ditu Nafarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko. Tutera ez da kopuru horren barne hartu, oraindik ez baita dagokion hitzarmena sinatu bertako udalarekin. Ondoren, alfabetoaren arabera, diru-laguntzen herri onuradunak eta bakoitzari egokitutako zenbatekoa zehazten dira:


Allo (132.402 €), Altsasu (129.632 €), Antzin-Ameskoa (234.843 €), Agoitz (157.637 €), Artaxoa (79.772 €), Auritz/Burguete (223.529 €), Barañain (152.029 €), Berriozar (288.763 €), Buñuel (205.539 €), Burlata (231.743 €), Zarrakaztelu (96.594 €), Cascante (170.186 €), Cintruenigo (151.749 €), Zizur (199.021 €), Corella (216.715 €), Doneztebe/Santesteban (104.291 €), Elizondo (81.614 €), Lizarra (192.858 €), Etxarri-Aranatz (95.297 €), Uharte (145.465 €), Irurtzun (150.667 €), Izaba (151.119 €), Leitza (204.729 €), Lesaka (133.969 €), Lodosa (180.881 €), Los Arcos (202.640 €), Noain (164.316 €), Olite (106.172 €), Orkoien (112.446 €), Iruña (2,9 milioi €), Azkoien (226.133 €), Gares (128.205 €), Salazar (149.964 €), San Adrián (147.883 €), Zangoza (158.505 €), Tafalla (211.435 €), Ultzama (209.693 €), Valtierra (210.420 €), Viana (118.167 €), Villatuerta (129.184 €) eta Atarrabia (162.326 €).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa