Castellano | Euskara | Français | English
2007ko Cultur programaren edizioa, Foru Komunitatera etorritako turistei egonaldi atseginagoa eginarazi nahi dien Nafarroako Gobernuaren programa, asteburu honetan amaituko da hainbat jarduerarekin Oliten, Vianan, Corellan, Lizarran, Tuteran eta Elizondon.
Helburu honetarako aurrekontua 3,6 milioi eurokoa da eta deialdiak barne hartzen ditu indarreko irakaskuntza planen arabera aitortutako eskola publiko eta pribatuetan egin daitezkeen erdi mailako eta unibertsitate mailako ikasketak
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 170 milioi € baino gehiago eman dizkio Garapeneko Nazioarteko Lankidetzari 1992 eta 2007. urteen artean. Kopuru hori gora egiten joan da urtetik urtera, 1992. urtean emandako 2,5 milioi eurotik (Garapeneko Nazioarteko Lankidetzaren Programari ekin egin zion urtea), 2007. urterako aurreikusitako 19,5 milioietara pasa baita.