(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


EVENA estazioak uzta %10 eta 17 artean jaistea aurreikusi du Errioxa eta Nafarroa deituretarako

ostirala, 2007.eko abuztuak 31

Nafarroako Mahasgintzako eta Enlogiako Estazioak (EVENA) aipatu du aurtengo kanpainaren mahats uztaren aurreikuspenak 2006koan baino hobeak izango direla. 2007ko kanpainan, %10eko jaitsiera balioetsi da Errioxako Jatorri Deiturako eta %17koa, berriz, Nafarroako deiturako.



Hori horrela, abuztuaren aldeko klimatologiak – tenperatura freskoa eta aurreko asteko euria- landareak nabarmen hobetu eta mildiu, oidioa eta armiarma horia bezalako gaixotasunak garatzea ekidin arren. Azken horri esker, mahatsaren osasun kalitatea bikaina da.


Datu horiekin guztiekin aurreikusi da Nafarroako J.D.-ko uzta 100 eta 104 milioi kg. ingurukoa izatea, Errioxako J.D., berriz, 39 milioi kilotan kokatutako da.


Ekoizpenaren jaitsieraren kausak (bietan berberak ematen dira) honakoak izan dira: emankortasun gutxiago izan da (batez ere, tenpranillo aldaera), sorta txikiagoa izan da, eta aurreko hilabetetan izandako mildiu gaixotasunaren eragina. Egoera hori ezin da orokortu, izan ere, EVENA estazioak zehaztu du kanpaina honen ezaugarri nagusiena zonalde batzuetatik besteetara eta partzelen artean izandako aldaeren arteko ekoizpen desberdintasunak izan direla.


Aurtengo uztaren amaierako emaitzak irailaren lehenengo hamabostaldiko klimaren jarreraren araberakoa izango da.


Hurrengo astean Erriberako mahats-bilketa hasiko da


Landareen garapenari dagokionez, bai Nafarroako jatorri deituran eta bai Errioxakoan, landareek, iazkoarekin konparatuta, zortzi eta hamar egun inguruko atzerapena dute. Hurrengo asteko hasieran heltze indizearen lehenengo analisiak egingo dira.


Hala ere, Erriberan zenbait aldaeraren mahats-bilketa hastea aurreikusi da, hain zuzen ere, chardonnay eta moskatel, irailaren 8an inguru, eta irailaren erdialdean, erdialdeko zenbait zonaldetan ere bilketari ekin egingo zaio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa