Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialak aurre inskripzioko aparteko epea ireki du irailaren 3 eta 7 bitartean
ostirala, 2007.eko abuztuak 31Kudeaketa ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da Eskolako egoitzan edo www.pnte.cfnavarra.es/eoip web orriaren bidez
Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialak aurre inskripziorako aparteko epe bat irekiko duela irailaren 3 eta 7 artean.
Aurre inskripzioa lau ikasle motari zuzentzen zaio:
- Hizkuntza horretan ikasturte honetan ikasle ofizial gisa matrikulatu ez diren ikasleak (gainditu duten azken mailaren ondorengoan aurre izena emango dute).
- Batxilergoaren titulua badute, batxilergoan ikasitako atzerriko hizkuntzaren erdi mailan zuzenean sartu ahal izango dira eta A ereduko ikasleak, halaber Euskarako erdi mailan sartu ahal izango dira.
-Hizkuntza jakin batean espezializazio eta hobetze ikastaroak egin nahi duten ikasleak (moduluak).
- Ingelesez auto-ebaluazio testak egin dituzten ikasleak.
Aurreko hirugarren puntuan aipatutako espezializazio eta hobetze ikastaroei dagokienez (moduluak), Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren eskaintza hurrengoa da:
- Alemanera: Hizkuntza modu eraginkorrean ikasteko tresnak eta estrategiak (urteko modulua) eta Ulermen praktikoa eta ahozkoa "Europako Hizkuntzen paper-zorroaren" bidez (urteko modulua).
- Frantsesa: Ahozko adierazpenaren hobekuntza.
- Ingelesa: Informatikako esparruan, Can you speak like a geek? (lau hileko modulua); ahozko ulermena eta adierazpena, aurreko erdi maila (urteko modulua) eta ulermena eta ahozko adierazpena, ondorengo erdi maila (urteko modulua)
Aurre inskripzioetarako ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da Hizkuntz Eskola Ofizialeko idazkaritzan (Compañia kalea, 6, Iruña) eta