(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Larunbata honetan Nafarroako Ehiza Larriko denboraldia hasiko da, basurde eta orkatzen uxaldien irekierarekin

ostirala, 2007.eko abuztuak 31

Larunbata honetan, irailak 1, Foru Komunitatean ehiza larriko denboraldia hasik da, basurde eta orkatzen uxaldiaren irekierarekin, hau da, Nafarroan zale kopuru gehien biltzen dituzten ehiza larriko barietate zinegetikoak. Debekualdiei buruzko 2007/08 Foru Aginduaren arabera, ostegunero, larunbaterako, igandero eta jaiegunetan basurdeak harrapatu ahal izango dira 2008ko otsailaren 28ra arte. Bestalde orkatza 2007ko abenduaren 30era arte harrapatu ahal izango da uxaldian, baita ostegunero, larunbatero, igandero eta jaiegunetan ere.



Orkatza ere zelatan harrapatu ahal izango da, aurreko udaberrian gertatu zen bezala. Horri dagokionez, 2008. urtean epea maiatzaren 1etik ekainaren 30era arte izango da, egunero, eta bakarrik harrapatu ahal izango dira Antolamendu Zinegetikoaren Planak kupoan esleitutako eta iraila eta abendua arteko denboraldi honetako uxaldietan aprobetxatu ez diren arrak.


Oreinaren eta adarzabalaren ehiza eta erdi debekualdiko amaiera


Basurdeaz eta orkatzaz gain, alegia, foru lurraldetik zehar gehien zabaldutako espezieak, irailaren 16an oreinaren zelatako ehiza denboraldia ere hasiko da (bakarrik espresuki baimendutako barrutiak), eta urriaren 20tik aurrera, 2008ko urtarrilaren 20ra arte, ostegunero, larunbatero, igandero eta jaiegunetan, uxaldian, aipatutako espeziea eta adarzabala harrapatu ahal izango dira, Antolamendu Zinegetikoaren Planak ezarritako kupoen arabera.


Bestalde, irailaren 9an ehiza xeheko erdi debekualdia amaituko da (galeperra, usapalak, basahatea eta haitz usoak). Hura Nafarroan abuztuaren 15ean ireki zen eta bertan, ostegunero, larunbatero, igandero eta jaiegunetan ehiza egin daiteke. Denboraldi horretan, aipatutako espeziez gain, mikak, bele txikiak eta beleak ere harrapatu daitezke. Horiek beste edozein espezie zinegetikoaren debekualdia ireki den urteko edozein sasoian harrapatu daitezke, eta galeperren ehizaldietan, azeriei ere tiro egin ahal izango zaie.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa