(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako trafiko istripuetako hildakoen kopuruak %31,71eko jaitsiera izan du 2007ko lehenengo hilabetetan

ostirala, 2007.eko abuztuak 31

Udan honetan trafiko istripuek eragindako hildakoen kopurua erdira murriztu da Foru Komunitatean, 2006. urtearekin konparatuta eta %80eko jaitsiera izan du 2005eko udarekin konparatuta. 2007. urteko lehenengo zortzi hilabetetan, eta gaurko eguna, ostirala, lasaitasunez amaitzen bada, Foru Komunitateko hiriko eta hiri arteko errepidetan, guztira, 28 lagun hil dira (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean, 5 ekainean, 2 uztailean eta 2 abuztuan). Iazko aldi berberean 41 lagun hil ziren, eta 2005ean, berriz, 59.



Abuztuan, bi gazte, 23 urteko gizon bat eta 19 urteko emakume bat, hil dira Nafarroako errepidetan, lehenengoa 19an, Hegoaldeko Iruñerako Sarreraren bidean (PA-31), eta bigarrena, 25ean, N-232 errepidean, Tuterako parean.


Horrenbestez, ehuneko terminoetan, Nafarroako bideko heriotza-tasak, aurtengo hilabetetan, %31,71eko jaitsiera izan du, 2006. urtearekin konparatuta. Zifra horiekin gaindika betetzen ari da (egia esan, hirukoiztu egin da), Nafarroako Gobernuaren 2005-2012 aldirako Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiak aurtengorako ezarritako helburua, alegia, foru errepidetako hildakoen kopurua %10era jaistea. 2006. urtean, zegoeneko, 2010. urterako Europako Batasunak ezarritako helburu bete zen, hau da, 2000. urtearekin konparatuta, istripuen kopurua %50ean murriztea, (Nafarroari dagokionez, iaz 55 lagun hil ziren trafikoko istripuetan, 2000. urteko 118-rekin konparatuta). Nafarroa lorpen hori erdietsi duen Espainiako lehenengo herria izan da.





Hildakoen ezaugarriak


2007. urteko urtarrila eta uztailaren artean hildako 28 lagunetik, 4 edukiera handiko errepidetan hil dira (autopistak eta autobiak), 12 errepide jeneraletan, 3 Foru Komunitateko interes errepidetan, 7 tokiko errepidetan eta 2 hiri bidetan.


Hildakoen bi adinez txikikoak ziren; 13 lagun 18 eta 30 urte bitartekoak ziren; 1, 31 eta 35 bitartekoa; beste 3, 36 eta 45 artekoa, eta gainontzeko 9ek adin hori gainditzen zuten. Halaber, hildakoen 24 autoz edo furgonetaz zihoazen, 2 oinezko ziren (horietako bat bizikleta batetik erori ondoren), 1 txirrindularia zen eta azkena motoz zihoan.


Nafarroako trafikoko poliziek bereziki zaindutako errepideei dagokienez (Foruzaingoa eta Guardia Zibila), aurtengo emaitzak oso onak dira Erriberan. Bertako errepide nagusietan (AP-68, A-68 y N-232, AP-15, NA-134 eta N-121) bakarrik hildakoak izandako bi istripu erregistratu dira (ekainaren 30 Azagran, Ebroko Ardatzean (NA-134), eta Tuteran abuztuan erregistratutakoa, N-232). Iaz, berriz, 9 hil ziren urtarrila eta abuztu artean, eta horietatik 8 Ebroko Ardatzean izan zen, NA-134 errepidean.


Iruña-Behobia errepideari dagokionez (N-121-A), aurten bi hildako erregistratu dira, otsailaren 28an Lesakan izandakoa eta maiatzaren 3an Lantzen izandakoa, 2006ko urtarrila eta abuztuko aldian bezainbeste (otsailaren 1ean Arraitzen eta ekainaren 2an Donezteben), baina, esaterako, 2005eko urtarrila eta abuztuan artean izandako askoz gutxiago (9 hil ziren).


Aurtengo udan hildakoak erdira murriztu dira


Oporrak direla eta, leku aldatze ugariko udan zehar, bideko ezbehar-tasak izandako jarrerari dagokionez, ekainaren amaieratik zenbatzen hasita (irteera operazioaren hasiera, aurten ekainaren 29an)eta gaurko eguna arte, abuztuak 31, Nafarroan bost lagun hil dira, 2006. urtean hildako 10 lagunekin edo 2005eko 20 lagunekin konparatuta. Beraz, murrizpen nabaria izan da, alegia, iaz baino %50 gutxiago eta 2005. urtean baino %80 gutxiago.




Dokumentazioa:
Relación de accidentes mortales en 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa