(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontzejuetarako hauteskunde partzialetarako deialdia egin du urriaren 28rako astelehena, 2007.eko irailak 3

Gobernuak Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, kontzejuetarako hauteskunde partzialerako deialdia egin du, maiatzeko 27ko hauteskundeetan kandidaturarik aurkeztu ez zen kontzejuetarako. Deialdian aipatutako hauteskundeak urriaren 28an antolatuko dira, honako postuak betetzeko: Kontzeju Irekiko araubidean zuzendu behar diren Kontzejuen Presidenteak; eta Presidenteak eta lau Bokalek osatutako batzar baten bidez administratu behar diren Kontzejuetako Batzordeen Presidenteak eta Bokalak.


Jakin badakigunez, martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeen prozesua araupetzen du, eta hain zuzen ere, hauteskunde partzialak antolatzea aurreikusi du, kontzejuetarako hauteskunde nagusietan kandidaturarik aurkeztu ez zuten Kontzejuetan. Era berean, aipatu du kontzejuetarako hauteskunde partzialak hauteskunde nagusiaren araberakoak izango dira eta antolatzeko datak udaleko hauteskunde partzialeko datarekin bat egingo duela.


Aipatutako Foru Legean ezarritakoaren arabera, kontzejuetarako hauteskundeen deialdia Nafarroako Gobernuaren bidez erabakiko da eta udal hauteskundeen deialdiko Errege Dekretuak egiten duen egun berberaren indarrean sartuko da. Horretaz gain, aipatutako Foru Legearen arabera, kontzejuetarako hauteskundeen deialdiarekin batera, Kontzejuen zerrenda argitaratu behar da, Udalerrien arabera multzokatuta, Kontzeju bakoitzaren zuzenbideko biztanleekin eta toki erakunde bakoitzean zehaztu behar da Batzordeko Presidentea eta Bokalak (50 biztanle baino gehiago daudenean), do bakarrik Kontzeju Irekiaren Presidentea aukeratu behar den (50 biztanle baino gutxiago daudenean). Horri dagokionez, ofizialtzat jo izandako Kontzejuetarako biztanleen kopuruak kontuan hartu dira, Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren aurtengo otsailaren 22ko Foru Aginduan aipatuta.


Kontzeju Irekietako Presidenterako eta Batzordeen Presidente eta Bokaletarako kandidaturak aurkeztu ditzakete dagokion erregistroan izena emandako alderdien eta federazioen koalizioek, epearen barruan eratuta eta udal hauteskundeen hauteskunde koalizioetarako ezarritako arauekin bat eginez. Halaber, nahitaezko baldintzak betetzen dituzten hauteskundeen taldeek ere parte hartu ahal izango dute, esaterako: hau da, Kontzejuaren hauteskundeen zerrendan izena emandakoen %10etik gorako sinaduren kopuru bat aurkeztea, Kontzeju Irekien kasuan; eta inskribatutakoen %1etik gorako kopuru bat, inoiz 10etik beherakoa izan gabe, Batzordearen Presidenterako eta Bokaletarako.


Kontzejuen hauteskundetarako alderdien eta federazioen koalizioak dagokion Zonaldeko Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko zaizkio. Kontzeju Irekiaren bidez zuzendu behar diren Kontzejuetako Presidentea hautatzeko, alderdi, federazio, koalizio edo talde bakoitzak izangai bakarra aurkeztu ahal izango du, Kontzejuetako Batzordeen Presidentea eta Bokalak aukeratzeko, berriz, gehienez bost izena barne hartzen dituen zerrenda bat aurkeztu ahal izango da.


Udal hauteskundeetan bezala, Zonaldeko Hauteskunde Batzordeei dagokie kontzejuetako hauteskundeen hautetsiak izendatzea. Kontzeju Irekian zuzendu behar diren Kontzejuen Presidenterako hauteskundetan, hautetsi izendatuko da boto kopuru handiena lortzen duena, eta berdinketa kasuak zozketaren bidez ebatziko dira. Kontzejuetako Hauteskundeen Presidentea eta Bokalak aukeratu eta hautetsi izendatuko dira 100 eta 250 biztanle bitarteko udalerrien zinegotziak hautatzeko ezarritako prozeduraren arabera. Horrela, hautesle bakoitzak gehienez lau izangairi botoa eman ahal izango dio, eta Presidente izendatuko da boto kopuru handiena lortzen duena. Bokalak, berriz, Presidente ondoren, boto kopuru handiena lortzen duten lau izangaiak izango dira. Berdinketa kasuak zozketaren bidez ebatziko dira.


Ondoren, aipatzen dira hauteskunde partzialak antolatu diren Kontzejuak, Udalerrien arabera multzokatuta, eta kasu bakoitzean biztanle kopurua eta aukeratu beharreko postuak adieraziz.

Dokumentazioa:
Relación de concejos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa