(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Zangozako PSN-PSOE alderdiko egoitzaren erasoa gaitzetsi du astelehena, 2007.eko irailak 3

Hein berean, Segurtasun Zerbitzuak eta Indarrak publikoki zoriondu ditu Frantzian ETA aurka garatutako azken eragiketarengatik


Gaur goizeko bilkuran, Nafarroako Gobernuak, erabat gaitzetsi du aurreko ostiralean Zangozako Nafarroako PSOE Alderdi Sozialistak bere egoitzan izandako eraso terrorista.


Foru Exekutiboak Zangozako eta Foru Komunitate osoko PNS-PSOE alderdiko afiliatu guztiei solidaritate eta laguntza adierazi nahi die, indarkeriaren bidez, xantaia egin eta koldartu nahi dietenen aurka.


Era berean, Nafarroako Gobernuak erabaki du Estatuko Segurtasun Zerbitzuak eta Indarrak publikoki zoriontzean, Frantzian ETA aurka garatutako azken eragiketarekin. Sanz Presidentearen hitzetan, "kolpe izugarria izan da banda terroristaren egitura militarraren aurka".


Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak, azpimarratu du berriz, Estatuko Segurtasun Indarren lanari laguntzeko indar politiko demokratikoen batasuna ETA banda terroristarekin eta bere inguruarekin amaitzeko bide egokia dela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa