(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Gobernu Zentralari Ekonomia Hitzarmen berri bat hitzartzeko negoziazioei ekin egiteko eskatuko dio astelehena, 2007.eko irailak 3

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, gaur, astelehena, Foru Exekutiboko ohiko asteko bileraren ondoren, eskaini duen prentsa hitzaldian, aurreratu ditu Nazio Gobernuko Presidenteari, José Luís Rodríguez Zapatero, planteatuko dizkion gai nagusiak, Zapatero jaunak Sanz jaunarekin mantenduko duen bileran, autonomietako presidenteekin garatuko dituen harremanen errondan.


Miguel Sanz jaunak adierazi du oraindik ez duela ezagutzen bilera hori antolatuko den eguna, eta aurreratu du Nafarroa - Estatuko Ekonomia Hitzarmen berriaren negoziazioa Zapatero jaunari planteatuko dion puntu nagusiena izango dela. Horretaz gain, Nafarroako azpiegitura proiektu nagusiak behin betirako sustatzea ere eskatuko dio, baita Gobernu Zentralaren partaidetzarekin ere: Abiadura Handiko Trena, Medinacelli - Tuterako eta Azpi Pirinioetako Autobiak (Iruña - Jaka - Huesca) eta N-232 errepideko zabaltzea (Logroño - Zaragoza).


Nafarroako Gobernuaren Presidentearen uztez, AHT-ren Nafarroako zatia Nafarroak Estatuari egindako ekarpenaren pentzura egin beharko litzateke, Ekonomia Hitzarmen berrian zehaztuta, hartara, trenbideko azpiegitura horren finantzazioa eta exekuzioa arinduko litzateke.


Miguel Sanz jaunak PSN alderdiaren eskaera ere aipatu da, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak Menpekotasun Legearen aurka planteatutako konstituzionaltasun arteko errekurtsoa kentzeari dagokionez, Nafarroako foru araubideak gizarte ongizate arloan dituen eskumenak hausten dituela uste dutelako. Sanz jaunak hura kentzeko "jarrera positiboa" adierazi du, Nafarroako Gobernuko errekurtsoari dagokionez, eta Nafarroa – Estatuko Lankidetza Batzordea auzia aztertzeko foro egokitzat jo du. Horri dagokionez, Presidenteak gogorazi du Foru Komunitateak, martxoaren 6an, zegoeneko, eskatu zuela Hobeagotzeak aurreikusitako organo honen bilera, Nafarroa eta Gobernu Zentralaren arteko gatazkak ebazteko, eta nahiz eta Batzordea antolatzen duen bilera teknikoa antolatu, Gobernu Zentralak ez duela oraindik horretarako deialdirik egin.


Sanz Caldera ministroarekin gai honi buruz edukitako solasaldi baten berri eman du eta azaldu du "iritzien elkar trukea erabakiaren aldekoa izan zela eta, nolanahi ere, esan behar dela konstituzionaltasun arteko errekurtsoak ez duela Nafarroako Menpekotasun Legearen aplikazioa eten egiten".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa