(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Ciudades Digitales" programa garatzeko eranskin bat ontzat eman da astelehena, 2007.eko irailak 3

Nafarroako Gobernuak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Foru Komunitateak, Avanza Plana garatzeko, sinatutako Lankidetza Baterako Planaren barruan, ontzat eman du "Ciudades Digitales" programa garatzeko eranskina.


Era berean, ontzat eman du Nafarroako Gobernuak "Ciudades Digitales" programari egin beharreko fintzat ekarpena. Hura 630.000 euro dira, 20.000 euro 2007. urtean eta 610.000, 2008. urtean. Eranskinaren inbertsio guztia 1.050.000 euro dira. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Foru Komunitateari, eranskina sinatzerakoan, dagozkion baterako finantzazioaren funtsak igorriko ditu, 420.000 euro, Estatuko Aurrekontu Nagusien pentzura.


2006ko ekainaren 27an, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean, Lankidetza Baterako Plan bat sinatu zen, Avanza Plana garatzeko. Bere helburua Informazio Gizartea ezartzeko jarduerak egitea da.


Informazioaren Gizartea garatzeko eta Europako eta Autonomia Erkidegoen arteko konbergentziako Avanza 2010 Planaren helburua honakoa da: "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak zuzen erabiltzea lortzea, lehiakortasunaren eta ekoizpenaren hazkuntzan, gizarte eta herrietako berdinketaren sustapenean, eta hiritarren ongizatearen eta bizi kalitatearen hobekuntzan oinarritutako ekonomia hazkuntzako eredu baten arrakastaren alde egiteko". Zehatzago esanda, Avanza Planak hainbat helburu estrategikoa lortu nahi du, zatitzen den jarduera arlo bakoitzerako definituta, eta hein berean, Europako Batasunak kide Estatuei "i2010 – Una Sociedad de la Información Europea para el crecimiento y el empleo" izeneko planean egindako aginduarekin bat egiten du.


 Foru Komunitateko Administrazioaren eta Estatuko Administrazioaren artean sinatutako Lankidetza Baterako Plana, Avanza Plana eranskinak deituriko urteko programen bidez garatzen da. Horietan, bi alderdien jarduerak eta konpromisoak aipatzen dira, batera finantzatu daitezkeen neurrien bidez.


Une honetan, "Ciudades Digitales" programa garatzeko eranskinaren bidez, Nafarroan kudeaketa homogeneoko eredu bat ezarri nahi da, Nafarroako tokiko erakunde guztietan administrazio elektroniko eraginkorra garatu ahal izateko, administrazioaren barne kudeaketa hobetzeko eta Informazioaren Gizartea hedatzeko beharrezko eragiletako bat eratzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa