(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak sare publikoko ospitaleei autonomia handiago eman die eraikinetako lanak kontratatzeko astelehena, 2007.eko irailak 3

NOZ-O zerbitzuko estatutuen aldaketa batek etorkizuneko Nafarroako Medikuntza Gune Teknologikoko zuzendaritza sortu du


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea Estatutuen aldaketa bat ontzat eman du. Beraren bidez, autonomia handiago ematen zaie Iruñeko ospitaleei bere eraikinetan lanak kontratatzeko eta etorkizuneko Nafarroako Medikuntza Gune Teknologikoko zuzendaritza sortu da.


Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea estatutuak 2006ko uztailekoak dira. Gobernuak gaur ontzat emandako aldaketarekin hiru helburu nagusi lortu nahi dira:


Lehenik eta behin, Iruñeko ospitaleko eta osasun etxetako laguntza espezializatuko eskumena aldatu da, bere eraikinetako eta instalazioetako lanak proiektatzeko eta kontratatzeko autonomia handiago izateko ondorioetarako. Helburu horretarako, NOZ-O zerbitzuko Administrazio eta Antolaketa Zerbitzuan kokatutako Lan eta Azpiegitura Zerbitzuko esparru funtzionala aldatu da, eta Zerbitzu horren eskumenetik kanpo Nafarroako Ospitaleko, Virgen del Camino Ospitaleko eta Viana Printzeko Espezialitateen Zentroko lanak geldituko dira. Zentro horiek dagozkien zuzendaritzak aipatutako lanez arduratuko dira, NOZ-O zerbitzutik bertatik atxikitako langileak erabiliz. Aldaketa horren helburua ospitaleko lanei buruzko erabakiak arinago bilakatzea eta ospitaleko kudeaketa esparruan barne txertatzea da.


Bigarrenik, Gobernuak gaur ontzat emandako NOZ-O zerbitzuko estatuen aldaketak Laguntza Espezializatutako Zuzendaritzaren egitura aldatu du, horren barruan, Nafarroako Medikuntza Teknologikoko Gunearen Zuzendaritza sortzeko. Zuzendaritza hori Nafarroako etorkizuneko Medikuntza Gune Teknologikoa osatuko duten azpiegiturak diseinatzeaz, abian jartzea, ezartzea eta jarraitzeaz arduratuko da. Helburu horretarako, Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, buru duen eta Osasun Departamentuak izendatutako hamar kidek osatutako aholkularitza eta kontsulta organo bat edukiko du.


Azkenik, NOZ-O zerbitzuko Estatutu berriek laguntza anbulatorioan eta ospitale kanpokoan biltzen diren zentroen eta zerbitzuen antolaketa sinplifikatuko dute. Helburu horretarako, izen hura zeraman eta zentro horiek atxikita zeuden Zuzendaritza kendu da, eta hemendik aurrera, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren barne sartuko dira. Hala ere, administrazio eta kudeaketa zereginak kontserbatuko dira horietarako Kudeaketa zuzendariaren figurarengan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa