(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 128.000 €uroko diru-laguntzak eman dizkio tokiko lau erakunderi gutxiengo etnikoekin gizarte esku-hartzeko proiektuak burutzeko asteartea, 2007.eko irailak 4

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 128.663 €uroko diru-laguntzak eman dizkio tokiko lau erakunderi, oinarrizko gizarte zerbitzuetako titularrak, 2007.urtean, gutxiengo etnikoekin gizarte esku-hartzeko proiektuei laguntzeko.


Horrela, Tafallako Udalak 58.495 € jasoko ditu Tafallako gutxiengo etnikoko esku-hartze osotariko proiektu bat burutzeko, gizarte-baztertzeko egoera larrian dagoelako; Artaxoako zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 26.941 € jasoko ditu zonaldeko gutxiengo etnikoekin gizarte eta familiako esku-hartze proiektu bat garatzeko; Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak 27. 919 € jasoko ditu ijitoen gutxiengo etnikoaren gizarte eta eskola sustapeneko proiektu baterako; eta Los Arcos zonaldeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak 15.306 € jasoko ditu gutxiengo etnikoen txertatze programa baterako.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa