(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, abuztuaren amaieran, azken zazpi urtean izandako langabezien kopuru baxuena izan zuen asteartea, 2007.eko irailak 4

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Zerbitzuak gaur goizean ezagutzera emandako 2007ko abuztuaren langabeziako datuek uztailean baino 192 laguneko igoera suposatzen dute (%0,95eko igoera), beraz, horrek esan nahi du Nafarroan 20.477 langabetu daudela (7.605 gizon eta 12.872 emakume). Espainiako gainontzeko tokietan, 57.958 langabetu gehiago erregistratu dira (%2,94), autonomia erkidego guztietan igoz, Gaztela Leonen eta Kantabrian izan ezik.


Abuzturen langabeziako datuen balorazio orokorra negatiboa da, langabetuen kopuruak gora egin duelako, hala ere, igoera oso txikia da eta ez da %1era iristen. Azterketa zehatz bati esker hainbat ondorio positibo atera dezakegu. Lehenik eta behin, 20.477 langabetuak Nafarroan azken zazpi urtetako abuztuan erregistratutako kopururik baxuena dira. Nolanahi ere, abuztua Nafarroako lan merkatuko trantsizio hilabete bat da, eta bertan ekoizpen jarduerak berriz aktibatzeri ekin egiten dio oporretako aldiaren ondoren.


Abuztuan emakumeen eta gazteen langabeziaren jarrera ona nabarmendu zen. Biek, hein berean, azken zazpi urtetako abuztuan erregistratutako langabetuen zifra baxuenak adierazi zituzten, 12.872 eta 2.013 lagun, hurrenez, hurren. Halaber, aurreko lanik gabeko pertsonen kolektiboan ere langabeziak behera egin du, hain zuzen ere, 38 langabetu gutxiago. Etorkinengan ere gauza bera gertatu da, 21 gutxiagorekin. Ekoizpen sektoreen artean honako jaitsierak nabarmendu dira: nekazaritza, 40 lagun gutxiago eta industria, 22 gutxiago.


Kontratuei dagokienez, aurreko hilabetean 19.973 kontratu sinatu ziren, horietatik 1.924 mugagabeak izan ziren (guztien %9,63).


Abuztuaren bestelako aldagaiak


Langabeziako lurralde unitateen arabera, langabezia jaitsi da Lodosan (%6,07), Agoitzen (%2,58) eta Donezteben (%0,74). Igo da Altsasun (%4,72), Lizarran (%3,25), Tafallan (%2,67), Tuteran (%1,34), Iruñean (%0,90) eta Donezteben (%0,74).


Ekonomia jarduerako sektoreen arabera, langabeziak jaitsi da Elikadura Industrian, Nekazaritzan eta Aurreko Lanik Gabeko Kolektiboan. Igo da Eraikuntzan, Enpresako Bestelako Jardueretan (ABLE barne), Osasun Jardueretan eta Merkataritzan.


Sexuen arabera, 12.872 emakume langabetu erregistratu dira, %0,14ko jaitsierarekin, eta 7.065 gizon langabetu, aurreko hilabetea baino %2,84ko igoerarekin.


Adin taldeei dagokienez, 25 urtetik beherakoen 2013 langabetu erregistratu dira, %1,62ko igoerarekin eta 25 urtetiko gorakoen 18.464 langabetu, aurreko hilabetea baino %0,87ko igoerarekin.


2006ko abuztuari dagokionez, 53 langabetu gutxiago erregistratu dira, termino absolutuetan, alegia, %26a, balio erlatiboetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa