(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 600.000 euro inguruko diru-laguntzak eman dizkio irabazi-asmorik gabeko bost erakunderi jarduerak burutzeko Gizarteratze Etxebizitzako Programaren esparruan asteazkena, 2007.eko irailak 5

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, guztira, 589.772 € eman dizkio irabazi-asmorik gabeko bost erakunderi laurogei jarduera burutzeko, 2007. urtean, Gizarteratze Etxebizitzako Programaren esparruan.


Alde batetik, 426.249 €ko diru-laguntzak eman zaizkie laurogei jarduera horiei, bai erosketak eta bai zaharberritzeak egiteko, eta beste 163.523 euro eman zaizkie, aipatutako jarduerak garatzeko funtzionamendu gastuetarako, Programaren barruan.


Hauek dira laguntza horien erakunde onuradunak:


-ANAFE Fundazioak 183.193 € jasoko ditu 30 jardueretarako (27 erosteko eta hiru zaharberritzeko) eta 70.465 € gehiago funtzionamendu gastuetarako.


-Iruñeko – Tuterako Elizbarrutiko Cáritas-ek 34.541 € jasoko ditu hamar jardueretarako (bost erosteko eta bost zaharberritzeko) eta 15.892 € gehiago funtzionamendurako.


-La Majarí Ijitoen Elkarteak 87.090 € jasoko ditu 16 jardueretarako (14 erosteko eta bi zaharberritzeko) gehi 33.614 € gehiago funtzionamendu gastuetarako.


-Santa Lucía-Adsis Fundazioak 45.245 € jasoko ditu zortzi jardueretarako (sei erosteko eta bi zaharberritzeko) eta beste 14.103 € gehiago funtzionamendu gastuetarako.


-Ijitoen Idazkaritza Fundazioak 76.178 € jasoko ditu 16 jardueretarako (hamar erosketan eta sei zaharberritzean) gehi 29.446 € gehiago funtzionamendu gastuetarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa