(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 85.270 ikasle hasiko dira irailaren 4 eta 17 artean asteazkena, 2007.eko irailak 5

Irailaren 4 eta 17 artean, guztira, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 85.270 ikasle hasiko dira Nafarroako eskoletan. Aurreko urtetan bezala, ikasturtea modu mailakatuan hasiko da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira eskolan hasiko diren lehenengoak. Ondoren, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Hezkuntza Zikloetako ikasleek egingo dute.


Horrela, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko 18.305 ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 35.085 ikasleak eskolan hasik dira irailaren 4 eta 11 artean, DBHko 19.031 ikasleak, Batxilergoko 6.660 eta Heziketa Zikloetako 6.189 ikasleak, berriz, irailaren 10 eta 17 artean hasiko dira.


Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapen eskolen kopuruek, eredu eta sare guztiak barne, euren ateak irailean zabalduko dituzte, honako egutegiarekin bat eginez: asteartean, irailak 4, sei eskolek ikasturteari ekin egin zioten; asteazkenean, irailak 5, beste sei eskola gehiago; ostegunean, irailak 6, 64 eskola hasik dira; ostiralean, irailak 7, 61 eskola gehiago; astelehenean, irailak 10, 66, eta azkenik, ostegunean, irailak 11, lau eskola euren klaseei ekin egingo diete.


Bigarren Hezkuntzako eskolei dagokienez, DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak barne, hizkuntza eredu eta sare guztietarako, honakoa izango da hasierako egutegia: irailak 10, 14 eskola; irailak 11, i eskola; irailak 12, sei eskola; irailak 14, 27, eta irailak 17, sei eskola.


Eskola guztiek euren eskola egutegia egin behar izan dute, ikasturtea osatzen duten 175 eskola-egunak zehazteko, Hezkuntza Departamentuak egindako araudiari jarraiki eta kokatuta dauden zonaldeen ezaugarrien arabera. Halaber, Bigarren Hezkuntzako eskolek egindako egutegietan iraileko azterketak egiteko nahitaezko hiru egunak hartu dituzte barne.

Dokumentazioa:
Calendario de comienzo del curso

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa