(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Portugalia hegazkintza konpainiak Iruña-Lisboa linea eten egingo du irailaren 15ean asteazkena, 2007.eko irailak 5

Operadoreak erabakia alde batez hartu du TAP konpainiarekin fusionatu ondoren eta Nafarroako Gobernua enpresa honen aurkako jarduera legalei ekin egitea aztertzen ari da


Portugalia hegazkintza konpainiak Nafarroako Gobernuari jakinarazi dio Iruña-Lisboa linea erregularra eten egitearen erabakia alde batez hartu duela. Aipatutako linea 2006ko martxoaren 26tik eskaintzen ari zen.


Linea irailaren 15etik aurrera eten egingo da, eta horri dagokion erabakia hartu du Portugalia TAP konpainiarekin fusionatu delako. Nafarroako Gobernuari egindako jakinarazpenean, Portugalia konpainiak bere erabakia fusionatu ondorengo enpresa politika berrian oinarritu du, baina ez ditu azaltzen batezbesteko %70eko okupazioa erregistratzen zuen aire ildoa eten egitearen arrazoiak. Jakinarazpen hori egin arte, ez Portugalia enpresak, ezta TAP enpresak ere, ez zuen bere asmoren berri eman.


Erabakia, oraingoz, atzeraezina da, Espainiako TAP enpresaren ordezkariak esandakoaren arabera. Azken horren ustez ez da beharrezkoa Nafarroako Gobernuaren ordezkariak hartzea, egoera birbideratzeko aukerak aztertzeko.


Nafarroako Gobernua konpainia horren aurkako jarduera legalei ekin egitea aztertzen ari da, ez duelako bere konpromisoa bete eta hartu duen jarrerarengatik, hau da, erabiltzaileei, azalpenik eman gabe, arrakasta osoz funtzionatzen ari zen zerbitzu bat kentzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa