(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak odola boluntarioki ematea sustatzeko programa batean lankidetzan jardun du Amerika Latindarreko herrialdetan asteazkena, 2007.eko irailak 5

Kolonbiako Gizarte Babeseko Ministerioko mediku bat Foru Komunitatean dago Nafarroako Odol Transfusioko Zentroaren funtzionamendua eta emaileen antolaketa ezagutzeko


Nafarroako Odol Transfusioko Zentroa

Antonio Medarde eta Marta Rodriguez doktoreak hizketan ari dira odol-emaile batekin Nafarroako Nafarroako Odol Transfusioko Zentroan. ( irudia handitu )

Nafarroako Odol Transfusioko Zentroak odola Amerika Latindarreko herrialdetan modu boluntarioan eta altruistan ematea sustatzeko programa batean hartu du parte, Europako Batzordeak sustatzen duen "Eurosocial" lankidetza teknikoko Ekimenak bultzatuta eta antolatuta. Antonio Medarde medikuak, Nafarroako Odol Transfusioko Zentroaren zuzendaria, Espainia ordezkatu du programa hori abian jarri zen nazioarteko jardunaldian.


Programa horren esparruan, Marta Rodríguez medikua, Kolonbiako Gizarte Babeseko Ministerioaren Medicamentos eta Insumos Taldeko burua, Iruñean dago, Odol Transfusioko Zentroaren funtzionamendua eta odol emaile boluntarioen antolaketa ezagutzeko. Bisita horren helburua, Rodríguez medikuaren esanetan, "informazioa biltzea eta antolaketa eta funtzionamenduko alderdiak ezagutzea, gure herrialdetako odol sistema nazionalak indartzeko, zerbitzuetako ekitate, irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioen arabera".


EB-ko "Eurosocial" ekimenaren lankidetza programen helburua Amerika Latindarreko herrialdetako gizarte kohesioa sustatzea, bertako gobernuen laguntzarekin, eta hezkuntza, osasun, justizia eta bestelako esparruetan.


Odola emaitza sustatzeko programaren helburu zehatza Amerika Latindarreko herrialdeei Espainian eta Europako beste herrialdetan bildutako esperientzia eta ezagutzak eskaintzea da, emaileak bereganatzeko eta leial bilakatzeko sistema nazionalen antolaketa eta funtzionamendua garatu ahal izateko, osasun eskaintza garrantzitsu hori asetzeko.


Lankidetza prozesua hiru fasetan garatzen da. Lehenengo fasea aurreko maiatzean Santiago de Chilen antolatutako bilera bat izan zen. Bertan Amerika Latindarreko zortzi herrialdek hartu zuten parte (Costa Rica, Panama, Guatemala, Mexiko, Kolonbia, Bolivia, Paraguay eta Txile). Horiek zerbitzu horri buruzko informazioa eta aholkularitza jaso nahi zuten. Europako hiru herrialdek bileran hartu zuten parte (Espainia, Erresuma Batua eta Frantzia), baita Brasilek ere, bere lankidetza eskaintzeko. Espainiaren ordez Antonio Medarde medikua izan zen, Nafarroako Odol Transfusioko Zentroaren zuzendaria. Topaketa horretan informazioa eskatu zuten herrialdeen egoerak aztertu ziren eta aukerak eta konponbideak eztabaidatu ziren.


Bigarren fase batean, Europako herrialdeek Amerika Latindarreko teknikarien bisita jaso zuten, odol transfusioko zentoren funtzionamenduko esparrua ezagutzeko. Iruñera Marta Rodríguez medikua etorri da, Kolonbiako Gizarte Babesteko Ministeriokoa. Hark Nafarroako Ospitalean kokatutako Odol Transfusiok Zentroa bisitatu ez ezik, Nafarroako herrialdetako emaitza unitate mugikorrak lagunduko ditu eta emaileekin bilduko da. Bisita horiek Euskal Herriko, Errioxako eta Aragoiko beste zentroetara ere zabalduko dira. Azkenik, hirugarren fase batean prestakuntza tailerrak antolatuko dira programan parte hartzen duten Amerika Latindarreko herrialdetan, osasun eta gizarte profesionalei zuzenduta.


"Odola modu boluntarioan eta altruistan ematea gizarte kohesioko adierazgarri garrantzitsu bat ez ezik, transfusioetarako segurtasuneko faktore bat ere bada, izan ere, emaile altruista batek nekez isilduko ditu ematea kontraindikatzen duten ezaugarri pertsonalak", azaldu du Medarde medikuak nazioarteko lankidetza programa honen buru izan den osasun eta gizarte irizpidea bere esparruan barneratzeko. Hein berean, emaitza boluntarioak nolabaiteko gizarte pedagogia eta odola jasotzeko zerbitzuaren baldintzak antolatzea exijitzen du, hura lurraldeen arabera zentralizatu eta batu egin behar da, eta emailea tratatzeko gizarte gaitasunak garatu behar dira, leial bilakatu ahal izateko, Medarde medikuak azaldutakoaren arabera.

Dokumentazioa:
Noticia completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa