(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak Hiritarrarenganako Arretako Bulego bat instalatuko du Cintruenigoko jaietan osteguna, 2007.eko irailak 6

Foruzaingoak eta Cintruenigoko Udaltzaingoak segurtasuneko dispositibo integrala diseinatu dute, Bakearen Amabirjinaren omenez, bertan, ospatuko diren zaindariko jaiak direla eta. Horiek bihar, ostirala, hasiko dira, eta irailaren 13ra arte iraungo dute, osteguna.


Aurten ere, Foruzaingoak Hiritarrenganako Arretako eta salaketak jasotzeko Bulego bat irekiko du Udaltzaingoaren bulegotan (Foruen Plaza, 1). Bertan arreta lokalizatua eskainiko da eguneko 24 ordutan. Era berean, Foruzaingoak hiritarren segurtasun lanak burutuko ditu, herriko kaleko patruilekin, uniformez eta herritarrez jantzitako agenteekin, lapurreta eta substantzia estupefazienteen trafiko eta kontsumoko delituak prebenitzeko.


Jaietako jarduera plana garatzerakoan, Udaltzaingoari laguntza eskainiko zaio Udaleko Plazako sarrerak kontrolatzeko, jaiak iragartzen dituen kohetea botatzerakoan, hiri altzariak izorratzeko produktuak, elementuak eta substantziak konfiskatu ahal izateko. Era berean, barraketako saltokiak kontrolatuko dira, debekatutako elementuak eta tresnak ikuskatzeko eta kentzeko (petardoak, aire konprimitutako pistolak...) eta jabetza intelektualarekin lotutako delituak detektatzeko.


Aurreko urtetan bezala, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioaren efektiboek bide segurtasuneko kontrolak burutuko dituzte herrira sartzeko eta ateratzeko bideetan, eta arreta berezia jarriko zaie ordu garrantzitsuenei (goizaldeak, entzierroen amaierak, zezen irteerak...) eta Jokoen eta Ikuskizunen Saileko kideek Agintariaren Ordezkariaren eginkizunak garatuko dituzte, jaietan garatuko diren lau zezen ikuskizunetan (nobillada pikadorerekin, burtzien korrida, zezenketa eta zezen errekorteen jaialdia).


Iazko jaietan, Foruzaingoak Cintruenigon irekitako Hiritarrenganako Arretako Bulegoak guztira 13 salaketa jaso zituen, eta horiek ikertu eta Tuterako auzitegietara izapidetu ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa