(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kirol sustapeneko eskola kanpainak datorren urtean iraupen-eskian, belan, natura jardueretan eta izotz gaineko patinajean murgilduko dira osteguna, 2007.eko irailak 6

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen bidez, eskoletako kirol kanpainen eta kiroltasuneko kanpainaren antolaketa diruz lagundu du, eskola guztietara zuzenduta.


Kanpaina hauen helburu nagusia neskei eta mutilei gutxieneko kirolak irakastea da, esaterako, iraupen-eskia, bela, naturako abentura kirolak eta izotz gaineko eskia. Horretaz gain, ingurumen heziketa eskaini eta Nafarroako zonalde desberdinetako gazteekin elkarrekin bizitzen irakatsi eta Foru Komunitatea ezagutzera eman nahi die. Jarduera horien antolaketan honako udalen eskutik garatzen da: Otsagabia, Izaba, Uharte, Bertizeko Turismo Partzuergoa eta Nafarroako Bela Federazioa.


Ekimen horiek osatzeko Kiroltasuna Sustatzeko Kanpaina garatzen da. Bere helburua eskolako haurrei kirolaren eta joko garbiaren balio etikoak irakastea eta sustatzea da, edozein kirol jarduerarako funtsezkoak baitira.


2007. urteko eskola kanpainetan, guztira, 7.194 ikaslez hartu dute parte, 578 irakaslerekin batera. Irakasle horiek gabe, ezingo lirateke jarduera horiek garatu. Hain zuzen ere, eskiko aurreko kanpainan, 124 eskoletako 4.634 neska-mutilek hartu zuten parte, 387 irakaslerekin; belako kanpainan 24 eskoletako 1.033 neska-mutilek gozatu zuten 70 irakaslerekin; naturako jardueretan 33 eskoletako 1.237 ikaslek hartu zuten parte 96 irakaslerekin, eta izotz gaineko patinajean hamabi eskoletako 290 neska-mutilek parte hartu zuten 25 irakaslerekin batera.


Iraupen-Eskiko Eskolako XXIV. Kanpaina


Izaba eta Otsagabiako Udalek antolatutako jarduera hau 2008. urteko urtarrilean, otsailean, martxoan eta apirilean garatuko da, Erronkari eta Zaraitzu bailaratan.


Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartuko dute, baita, eskola adineko minusbaliotasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten pertsonek ere.


Aurre inskripzioak irailaren 10 eta urriaren 14 artean egin ahal izango dira. Informazio gehiago izango da www.esquiescolar.com web orrian eta Izaba eta Erronkariko Udaletan.


Belako XV. Eskola Kanpaina


Nafarroako Bela Federazioa jarduera hori antolatzeaz arduratzen da. Hura apirilaren 7 eta ekainaren 12 artean antolatuko da Allotzeko Urtegian, Optimist eta Vaurien modalitatetan. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrek eta DBH-ko 1. eta 2. mailako haurrek hartuko dute parte, baita eskola adineko minusbaliotasun fisikoa, psikikoa eta sentsoriala duten pertsonek ere.


Informazio gehiagorako Nafarroako Bela Federazioan eta www.velaescolar.com web orrian. Aurre inskripzioa urriaren 15 eta azaroaren 23 artean izango da.


Natura Jarduerako XII. Eskola Kanpaina


Bertizeko Partzuergo Turistikoak jarduera hau antolatzen du. Bertan, rafting, piraguismo, kanoi jaitsiera, hydrospeed eta abentura parkea garatuko dira. Baztan-Berako Bailaran burutuko da martxoaren 31 eta maiatzaren 30 bitartean.


DBH-ko 3. eta 4. mailako neska-mutilek eta eskola adineko minusbaliotasun fisiko, psikiko eta sentsorialak dituzten pertsonek hartuko dute parte.


Aurre inskripzioak urriaren 22 eta azaroaren 23 bitartean egingo dira. Informazio gehiagorako www.navarraaventura.com web orrian eta Partzuergoan bertan.


Izotz gaineko II. Eskola Kanpaina


Bigarren urtez segidan, Uharteko Udalak izotz gaineko patinajearen jarduera garatuko du, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilei eta eskola adineko minusbaliotasun fisiko, psikiko eta sentsoriala dutenei zuzenduta. Urtarrilaren 7 eta apirilaren 25 artean garatuko da, Uharteko Hielo Artic Jauregian.


Aurre inskripzioak irailaren 17 eta azaroaren 9 artean izango dira. Informazio gehiagorako www.hieloartic.com web orrian eta Hielo Artic Jauregian bertan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa