(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Baliabideen Zentroak Gas Navarra konpainiarekin lankidetza hitzarmen bat sinatu du, "Hogares Kioto" programa sustatzeko osteguna, 2007.eko irailak 6

Nafarroako Ingurumen Baliabidetako Zentroak, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari atxikitako fundazioa, eta Gas Navarra konpainiak gaur lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Beraren bidez, "Hogares Kioto" programa sustatuko eta suspertuko da. Ekimen horren helburua, bertan 130 familiek hartzen du parte, energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea da gure komunitateko esparruan.


Ezkerretik eskumara Javier Asín eta Angel Boillos kolaborazio akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Hitzarmena gaur goizean sinatu da, Javier Asín jaunaren, Nafarroako Ingurumen Baliabidetako Zentroaren kudeatzailea, eta Ángel Boillos jaunaren artean, Gas Navarra konpainiaren ordezkaria. Maiatzean, zentro horrek antzeko ezaugarrietako hitzarmen bat sinatu zuen ere Iberdrola enpresarekin.


Hitzarmenaren arabera, Gas Navarra konpainiak "Hogares Kioto" programarekin lankidetza lanetan aritzeko konpromisoa hartuko du, eta programari atxikitako kontratuen pertsona titularren gas naturaleko kontsumoen zerrenda eskainiko du. Horrela, Ingurumen Baliabidetako Zentroak parte hartzen duten pertsonen gas naturaleko datuak erabiltzeko baimena lortuko du, euren datuekin osatutako fitxaren sinaduraren bidez, bere titularren baimena jaso ondoren.


Helburu horretarako, Gas Navarrak konpainiak, irailetik aurrera, Nafarroako Ingurumen Baliabidetako Zentroari, 2006ko urtarriletik, titularren zerrendaren gas naturaleko kontsumoari buruzko datuak, m3 bakoitzeko jakinarazteko konpromisoa hartu du, eta ondoren kontsumoak bi hilabetez behin jakinaraziko dira. Horri dagokionez, Ingurumen Baliabidetako Zentroak jasotako informazioaren konfidentzialtasuna mantentzeko eta ez zabaltzeko konpromisoa hartu du, estatistika azterketen moduan izan ezik.


"Hogares Kioto" programa, FCC-ren babesarekin, Ingurumen Baliabidetako Zentroaren ekimenaren bidez sortu zen, izan ere, gaur egun, gure etxeetan Energia kopuru handia kontsumitzen da. Programaren bidez, parte hartzen duten familia eta pertsona guztiek euren kontsumo energetikoa ezagutu, hileko fakturak murriztu eta euren CO² igorpenen zati bat saihestu dezakete, klima aldaketaren eragile nagusienak direlako. Hain zuzen ere, ekimena etxean egindako kontsumo energetikoak kontrolatuz doa, eta aurrezteko aholku batzuk aplikatu ondoren, kontsumoak jaitsiko ditu. Horretarako, parte hartzen duten etxeek aholkularitza zerbitzu bat izango dute.

Dokumentazioa:
Información completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa