(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zortzi enpresek eskaintzak aurkeztu ditu Burgiko "Erronkari Bailara" Enpresa Gunea urbanizatzeko lanak burutzeko osteguna, 2007.eko irailak 6

Guztira, zortzi enpresek eskaintzak aurkeztu ditu Burgiko "Erronkari Bailara" Enpresa Gunea urbanizatzeko lanak burutzeko. Horietarako, Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi € eman ditu, NASUINSA elkarte publikoaren bidez (Navarra de Suelo Industrial, S.A.).


Enpresak honako hauek dira: "Construcciones Elcarte, S.L." Lizarrakoa, "UTE Riberanavarra Construcciones y Desmontes, y Jabsa Empresa Constructora" Cintruenigokoa eta Beriainekoa, "Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras" Aintzoaingoa, "Construcciones y Servicios S.L. (COYSER)" Orkoiengoa, "Excavaciones Olloquiegui, S.A." Eskirotzekoa, eta "Iruña Construcción", "Azysa" eta "Obenasa" Iruñekoak.


Enpresa gune hau Nafarroako Gobernuak 2007-2011 legealdian Zangozako Merindadean garatuko duen industria lurzoruko planifikazioaren barne dago. Horren helburua behar adineko kopuru eta kalitateko industria lurzorua sustatzea Iruña – Jaka komunikazio ardatz guztian zehar.


Hain zuzen ere, "Erronkari Bailara" Enpresa Guneak Foru Exekutiboak legealdi honetan garatuko duen industria lurzoruko lau mila miloi metro karratutan parte hartzen du. Aipatutako lurzoru hori lurralde egituratzeko, Nafarroako eskualde guztiak modu orekatuan hazteko, eta jarduera sozio ekonomikoa sustatzeko bere politikaren esparruan garatuko ditu. Erronkari Bailaran garatzen den lehenengo industria azalera da eta hura Nafarroako Gobernuak sustatutako Pirinioetako Garapeneko Plan Estrategikoaren barne dagoen jarduera bat da.


Burgiko enpresa gunea 80.099 m2ko azalera batean zabaltzen da, eta horietatik, 32.208 m2 industria partzelei dagozkie. Gunea Eska ibaiaren eta Burgi Izabarekin lotzen duen NA-137 errepidearen artean kokatzen da. Tamaina desberdineko eta industria eta erabilera anitzeko 35 partzela ditu, existitzen den eskaeraren arabera.

Dokumentazioa:
Plano del Parque Empresarial del Valle del Roncal

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa