(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

17 herrialdetako 319 neska-mutil adoptatu dira Nafarroan 2004. urtetik ostirala, 2007.eko irailak 7

Guztira, hamazazpi herrialdetako 319 neska-mutil adoptatu dira Nafarroan 2004. urtetik, Nazioarteko Adopzioko bost Erakunde Laguntzaileen bidez (ECAI), Nafarroako Gobernuak adin txikikoen jatorrizko herrialdetan esku-hartzeko kreditatuak.


Hauek izan dira neska-mutilen jatorrizko herrialdeak: Errusia (113), Txina (81), Peru (29), Kolonbia (25), Ukraina (20), Bolivia (12), Etiopia (10), India (6), Nepal (5), Txile (4), Brasil (3) eta Errumania (3). Beste herrialdetako batzuk hauek izan ziren: Costa Rica, Portugal, eta Madagascar jatorrizko bi adin txikiko banarekin, eta Errepublika Dominikarra eta Maroko, haur banarekin.


Hauek dira Foru Komunitatean kreditatutako bost ECAI erakundeak: "Asociación Navarra Nuevo Futuro", Costa Rica eta Txilen ari da, Federación Rusa, Perú eta Camerún; "Entremundos" Kolonbiarako; "Balbalika" Etiopoa eta Nepalerako; "FEYDA" Boliviarakjo; eta Asociación para el Cuidado de la Infancia (ACI), Txina, Filipinak eta Vietnamerako.


Hain zuzen ere, erakunde horrek bihar bere hamargarren urteurrena ospatuko du. Nafarroako familiei 1999. urtetik adopzio espedienteak izapidetu dizkie Aragoiko bulegoan eta, 2004. urtean, Nafarroako Gobernuak kreditatu ondoren, Iruñeko bulegotik aritu izan da. Denbora horretan, 265 adopzio espediente egin ditu eta 114 neska-mutil iritsi dira. Bere hamargarren urteurrena dela eta, ACI erakundeak bihar festa bat eskainiko du Zaragozako Jolas Parkean, Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako jatorri txinatarra duten neska-mutilak adoptatu dituzten familia guztiak biltzeko.


Cuidado de la Infancia izeneko elkartea Pekineko Nazioarteko Adopzioaren Zentro Txinatarrak kreditatu zuen lehenengoa izan zen, 1997. urtean, eta orain arte, 6.000 espediente izapidetu ditu. Beraz, herrialde honekin burututako adopzio kopuruari dagokionez, mundu mailan, bigarren adopzio agentzia da, "Chinese Children". Amerikakoaren ondoren. Horretaz gain, 2003. urtetik, Filipinetako Intercountry Adoption Board agentziaren baimena dauka, eta horrenbestez, Filipinetan ere jarduera hau garatzen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa