(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 54.000 euroko diru-laguntza eman dio Tuterako Udalari Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana burutzeko ostirala, 2007.eko irailak 7

Helburua biztanleen mugikortasun premien eta irisgarritasunaren arteko oreka bermatzea da, ingurumenaren babesaren alde eginez eta garapen ekonomikoa eta gizarte barneratzea sustatuz


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, Tuterako Udalari 54.000 euroko diru-laguntza eman dio Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana gartzeko (PMUS), alegia, azterketak erabilitako 90.000 euroetako %60.


PMUS plana udalerrian edo udalerri onuradunen multzoan, mugikorrari eragiten dioten arlo guztietako jarduerak antolatzeko eta programatzeko tresna bat da, beraz, beharrezko estrategia eta tresna eraginkorrak bildu beharko ditu, garraiobide desberdinen erabilera koordinatua eta eraginkorra lortu ahal izateko. Horrela, besteak beste, honako gai hauek barne hartu beharko ditu: hiri gunetako sarrera eta aparkalekuaren erregulazioa eta kontrola, garraiobide publiko desberdinen eskaintzaren garapena eta hobekuntza, periferiako herrietako estazioen edo geltokien disuasio-aparkaleku suspertze koordinatua, eta bideetako sare nagusiaren antolaketa eta ustiaketa, garraiobide desberdinei dagokienez.


Horretaz gain, oinez eta bizikletaz mugitzea sustatuko du, horretarako guneak eraikiz eta erreserbatuz, traba arkitektonikoak kenduz, erabiltzaileentzako segurua eta atsegina den inguru batean. Horretarako, udal ertzak eta oinezkoen guneak eta hirien arteko txirrindularientzako sareak konektatuko ditu.


Halaber, honetarako neurriak ere garatuko ditu. garraiobide publiko desberdinen integrazio instituzionala, tarifen integrazioa eta integrazio fisikoa, modalitate artekoa, mugikortasuna kudeatzea erakarpen zentro handienetako alderdiei dagokienez, garraiobide publikoen eta mekanizatu gabeko garraiobidearen arteko mugikortasuna trenbideko garraioarekin sustatzea, eta zama-lanak eta merkantzien banaketa erregulatzea, PMUS planaren esparruko herrietan.


Hasiera batean, egungo mugikortasunari buruzko azterketa bat egin zen, gizarte taldeen arabera eta honako alderdi hauek aztertuko dira: jatorrizko eta xedeko puntuak, erabilitako garraiobideak, ibilbideak eta lekualdatzearen arrazoiak eta, batez ere, trafiko fluxuak eta bere ondorioak. Azterketa honek kontuan hartu beharko du bizitoki erabileraren dispertsioa, eskoletako, osasun etxetako, lantokietako, merkatal gunetako, aisialdiko gunetako, garraioetako eta mugikortasuneko beste gune handietako kokapena.


Ondoren, jarduerako helburu espezifikoak ezarriko dira, besteak beste, hiri esparruan oinezkoei beste erei baino lehentasun gehiago ematea, edo kolektibo ahulei irisgarritasuna bermatzea.


Horretaz gain, jarduera zehatzak planteatuko dira epe laburrerako (gehienez bi urte), ertainerako (bi eta lau urte artean) eta epe luzerako (lau eta zortzi urte artean). Horiek honako hauek hartu beharko dituzte barne: exekuzio epea, kronograma eta aurrekontua, eta lotutako onuradunen aurreikuspen bat: ingurumenekoak, energetikoak edo aparkatzeko plazen murrizpena, besteak beste. Prozesua behatzeko, jarraipeneko zenbait adierazgarri definituko da, eta horiei esker, PMUS plana ezartzen den heinean, bere eboluzioa aztertu ahal izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa