(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi du Logroñoko atentatu frustratua eta zorionak eman dizkie publikoki Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei

astelehena, 2007.eko irailak 10

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaur ETA banda terroristak bart gauean Logroñon egin zuen atentatu frustratua gaitzesteko.


Aipatu erabakiaren bidez, zorionak ematen zaizkie publikoki Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei beren lan eta ahaleginengatik Logroñon egin nahi zuten ekintza terroristaren bidez terroristek bilatzen zituzten hilketa eta suntsipen ondorioak ekiditeko.


Gaitzespen erabakiak dioenez, “Nafarroako eta Espainiako gizarteak, demokrata guztiok, berriz esan behar diogu ETAri eta haren ingurukoei ez dutela inongo helburu politikorik lortuko, ez eta lurraldetasun helbururik ere, indarkeria eta terrorismoa erabilita”.


Azkenik, Nafarroako Gobernuak dei egin du Espainiako indar demokratikoak elkarrekin egon daitezen “Espainiak jasaten duen gizarte gaitzik handiena, alegia, ETA banda hiltzailearen terrorismoa, gainditzeko”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa