(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Ontzat eman da 2006ko Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Foru Legeko proiektua

astelehena, 2007.eko irailak 10

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, ontzat eman du 2006. urteari dagokion Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Foru Legeko proiektua. Beraren arabera, iaz finkatutako aurrekontua 3.826 milioi euro izan ziren eta %96,7ko exekuzio maila izan zuen.



Lege proiektua orain Nafarroako Parlamenturi igorriko zaio, ontzat emateko.


Dokumentuan zehaztutakoaren arabera, 2006ko aurrekontuaren gastu osoa 3.700 milioi euro izan ziren, diru-sarrerak, berriz, 3.811 milioi izan ziren, beraz, aurrekontu urte amaieran, 111,51eko saldo positiboa gelditu zen. Horri esker, dagoeneko hamaikagarren urte segidan, ez da igo zorpetze maila garbia.


Biztanle bakoitzeko gastua 6.147 euro izan ziren, 2005ean bainio %10,2 gehiago.


Lau gastu mota


20006. urtean egindako gastu osoa lau maila handietan edo gastu politiketan multzokatu daiteke:






Diru-sarrerak


 

Nafarroako Herri Ogasuneko aitortutako eskubideak 3.811 milioi euro izan ziren. Horrek suposatzen du finkatutako aurrekontuaren %99,72 egin zela.


Zuzeneko zergen bidezko diru-sarrerak 1.893,49 milioi izan ziren, finkatutako aurrekontuan aurreikusitakoen baino 268,61 milioi gehiago. Exekuzio altuago honek zerga guztiei eragin die, baina batez ere, PFEZ-an nabaritu da. Aipatutako zerga 120 milioi eurotan igo da. Baita Elkarteen Zergan ere, 129,22 milioi euroko igoerarekin.


Zeharkako zergen kapituluan, diru-sarrerak 1.672,63 milioi izan diren, aurreikuspenen gaineko %99,87ko exekuzio mailarekin. Tasak, prezioak eta bestelako diru-sarrera fiskalak 87,69 milioi izan ziren (exekuzioko %124,26).


Hauek izan ziren bestelako diru-sarrerak: transferentzia korronteak, 42,28 milioi (aurreikusitakoaren %85,58), gehienbat Estatutako transferentzietatik (28,5 milioi), eta Europa Batasunetik eratorrita (10,18 miloi) eta ondareko diru-sarrerak (40,44 milioi euro), batez ere dibidenduei edo onuren parte-hartzeei dagokie (11,94 milioi) et gordailuen eta atzerapenen interesak (27milioi).


Bestalde, aktibo errealen inorentzeak Foru Ogasunak 17,1 milioi eman zizkion, alde batetik, bizitoki eta industria lurraldeetatik eratorrita, eta, azkenik, kapital transferentziak 32,47 milioi izan ziren, gehienbat Europa Batasunetik eratorrita.


Abenduaren 12ko 18/2001 Legean eta 5/2001 Lege Organikoan ezarritako aurrekontu egonkortze helburuak betetzeari dagokionez, aurrekontuaren exekuzio emaitza ez finantzarioak 279 milioi euroko superabita eman du. Hala ere, beste erakunde foru sektore publikoan txertatzeak, eta kontabilitate nazionaleko doitze eta berezkoak berriz sailkatze eragiketek emaitza hori 417 milioi euroetako finantzazio gaitasun bilakatu zuten.


Enpresako sektore publikoa


 

2005eko abenduaren 31n, Foru Komunitateko Administrazioak gehiengoarekin 32 enpresaren kapitalean parte hartzen zuen. Aurreko urtearekin konparatuta, bi elkarte berri sortu dira: Salinas de Navarra, S.L., bere kapitala erabat SALDOSA-ri dagokio, eta Producción Informática de Navarra, S.L., bere kapitala NGA, S.A. (%90) eta TRACASA (%10) enpresarena da.


2006. urtean, Nafarroako enpresa publikoek 7,8 milioi euroetako onurak izan zituzten, 2005eko emaitzekin kontrastatuz. Urte horretan 2,1 milioi euroetako galerak izan zituzten.


Onura gehien eduki dituen enpresa NASUINSA izan da 14,3 milioirekin, ondoren, VINSA 2,8rekin eta SODENA 2,3rekin. Nafarroako enpresa sektore publikoak 1.038 langile erabiltzen ditu.


Nafarroako Kontu Orokorrak honako estekan kontsultatu daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Accion+del+Gobierno/Presupuesto+y+gasto+Publico/Cuentas/
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa