(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Roig kontseilariak Merkataritza Federazioari modernizazio plan berri bat egitea proposatu dio

asteartea, 2007.eko irailak 11

Nafarroako Gobernuak 2000. urtetik 8 milioi euro baino gehiagoko laguntzak eman dizkio sektoreari


Bileraren une bat, Roig kontseilaria buru delarik (erdian). ( irudia handitu )


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, José María Roig Aldasoro, gaur goizean bilera bat eduki du Nafarroako Merkataritza Federazioko ordezkaritza batekin, Eta bertan Txikizkariko Merkataritza Modernizatzeko II. Plana egitea proposatu du.


Honako hauek osatu dute Federazioaren ordezkaritza: Elisabeth Azcárate, Celso Clariana, Miguel Cabodevilla eta Pablo Goñi. Nafarroako Gobernuaren aldetik, bileran honako hauek era parte hartu dute: Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien, eta Merkataritza Zerbitzuko zuzendaria, Carlos López.


Bileran, Federazioari Departamentuko organigrama berria aurkezteaz gain, Roig kontseilariak nabarmendu du "merkataritza arloko Nafarroako Gobernuaren politikak merkataritza sektorea finkatzeko eta sendotzeko aldeko apustua egin duela, sektorean dauden formatu desberdinak bateragarri bilakatuz" eta halaber, aipatu du "Foru Administrazioak merkataritza sektoreari laguntzen jarraituko duela jarduera programa espezifikoen bidez". Horretaz gain, kontseilariak behin eta berriz errepikatu du Nafarroako Merkataritza Federazioen buruen aurrean, "Departamentuak azken urtetan lortutako adostasun eta lankidetza maila altua indartzearen alde lan egiten jarraituko duela, eta formatu desberdinetako merkataritza oreka lortzeko aurrera pausuak emango dituela".


Txikizkariko Merkataritza Modernizatzeko II. Planari dagokionez, José María Roig, Federazioko planeamenduak biltzeko jarrera irekia adierazi du eta aipatutako planak merkataritza gune irekien arloari buruzko jarduera zehatzak barne hartu behar dituela defendatu du.


2006. urteko azken Merkataritza Erroldaren arabera, Nafarroan txikizkako 6.288 denda existitzen dira, eta bertan, 20.300 lagun inguruk egiten du lan. 2000. urtetik, Nafarroako Gobernuak sektoreari 8 milioi euro baino gehiagoko laguntzak eman dizkio, inbertsioen, asoziazionismoaren, lankidetzaren, prestakuntzaren, suspertze proiektuen eta kalitatearen kontzeptuan. Hain zuzen ere, inbertsioen atalean, laguntzak 830 dendari eman zaizkio, maileguetarako, leasing eta informatizaziorako.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa