(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miguel Sanzek dio Unibertsitatea Erriberara zabaltzea "lurralde estrategiaren elementu nuklearra" dela "

asteazkena, 2007.eko irailak 12

"Nafarroako Unibertsitate Publikoa Foru Erkidegoaren alde preziatu horretara zabaltzea, Nafarroako lurralde estrategiaren elementu nuklearra da". Adierazpen hori egin du Nafarroako Gobernuko lehendakariak, eguerdia baino zertxobait beranduago, Tuteran, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehen harria jarri den ekitaldian parte hartu eta gero.



Horri dagokionez, Sanz Lehendakariak gaineratu du Unibertsitate ahiri horretara zabaltzeak biztanleriaren garapen orekatuan laguntzeko, eta kalitatea sortzen berdintasun eskubideak gehiago zabaltzeko. Halaber, Gobernuko Lehendakariaren arabera, Unibertsitatea Tuteran finkatzeak aukera ematen du garapen ekonomikoa erakartzeko eta garatzeko; izan ere, Erriberako enpresa-egituraren ezagutza eta garapena igortzea bermatzen baitu.


Nafarroako Gobernuak sustatutako unibertsitate campusa Tuteran irekitzeak gizarte- eta kultura-dinamizazioa ekartzen duela adierazi eta gero, Sanz lehendakariak adierazi du, egoitza, Erriberako hiriburuan kokatzean, Tutera zerbitzuetako hiri gisa finkatuko dela, Ebro ibaiaren erdiko bailaran nagusi izanik.


Nafarroako Gobernuko lehendakariak gogorarazi du Tuterako Unibertsitatea, erriberako herritarren irrika zaharra izan ez ezik, errebindikazioa ere izan dela, denboran zehar gertatutakoa, eta aho batez onartu dutela eremuko bertako esparru guztiek.


Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusaren lehen harria ETIan jarri da, eta handik etorkizuneko campusera joan dira bertaratutakoak. Ekitaldian honakoek hartu dute parte: Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanz Sesma; Unibertsitateko Errektore Julio Lafuente López; Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Elena Torres Miranda; Tuterako alkate Luis Casado Oliver; Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea; eta Unibertsitateko Kontseilu Sozialeko lehendakari Jesús Irurre Arigita.


Unibertsitateko idazkari orokor Soledad Barber Buruscok dagokion akta irakurri, eta bertaratutakoek izenpetu eta gero, Tuterako campusaren lehen harri jarri dute. Horrekin batera, izenpetutako akta hori, bertako egunkariak eta bestelako prentsa argitalpenak, nahiz legezko zenbait moneta dituen kaxa bat sartu da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa