(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Lizarrak irailaren 18 eta 21 bitartean Karlistari buruzko Azterketaren I. Jardunaldiak hartuko ditu barne, izena emandako 38 lagunarekin

asteazkena, 2007.eko irailak 12

"El carlismo en su tiempo: geografías de la contrarrevolución", izenburuarekin, irailaren 18 eta 21 bitartean, Lizarrako Kultur Etxean, Karlistari buruzko I. Jardunaldiak antolatuko dira. Bertan, 38 lagunek eman du izena. Horretaz gain, bi hizketaldi antolatu dira, irailaren 18 eta 20rako. Horiek jende guztiei irekita egongo dira eta Pablo Antoñana eta Fernando Pérez Ollo-ren eskutik garatuko dira. Jardunaldi horiekin Karlistaren Museoaren jarduerei hasiera eman zaie, oraindik sorkuntza fasean izan arren.


Jornadas de estudio del carlismo

Karlismoari buruzko Azterketa Jardunaldien kartela. ( irudia handitu )


  Karlista liberal aurkako eta iraultza aurkako izaerako mugimendu sozio politikoa izan zen. Erregimen Zaharraren amaieran sortu zen eta gaur arte iraun du. Aipatutako mugimenduak garrantzi handia izan zuen Espainiako aro garaikidean. Hala ere, ez da ohiz kanpoko fenomeno bat, izan ere, XIX. mendean, iraultza aurkako mugimenduan parte hartu zuen, Europako ia mendebalde osoan.


Karlistari buruzko Museoaren eta Dokumentazio Zentroaren proiektuak gai hau zorroztasun zientifikotik aztertu nahi du eta, horren bidez, publiko orokorrari eta adituei zuzendu nahi zaie. 2006. urtean, Batzorde Zientifiko bat sortzea erabaki zen. Bertan, Kulturako zuzendari nagusiaz eta Museoetako Zerbitzuaren zuzendariaz gain, ikerketa curriculum zabala eta luzea duten lau historiagile adituk hartzen dute parte: Juan Pablo Fusi, Ángel García Sanz, Jordi Canal eta José Ramón Urquijo. Batzorde Zientifiko hau jardunaldiak antolatzeaz arduratu da.


Gaur egun, proiektuaren azken fase arkitektonikoan ari da lanean, hau da: Gobernadorearen Jauregiaren barnealdea gaitzea eta kanpo patioa urbanizatzea. Lan horiek 1.728.961,39 euroko aurrekontu bat dute, 2007 eta 2008. urtetako aurrekontuen pentzurako. Lanak irailean hasi dira (2007) eta 12 hileko exekuzio epea dute.


  Jauregian esku hartzeko proiektu guztiak eta berriaren proiektua José Luis Franchez jaunaren eskutik garatu dira, Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoko arkitektoa.


Aurrekariak


1997ko apirilaren 24an antolatutako bilkuran, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskakizun bat egin zion: "beharrezko baliabideak abian jartzea, Karlistarekin lotutako balio historikoko materiala lehenera ekarri ahal izateko, museo edo toki egoki batean kontserbatzeko, eta aldi berean, gai honi buruzko azterketen zentro bat sustatzea". 1999ko abenduaren 20ko erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak Karlistaren Museoa sortzea erabaki zuen, baita bere jabetza eta kokalekua Lizarrako Gobernadorearen Jauregia esleitzea era. Lizarrako Udalak, 2000ko martxoaren 2an, Nafarroako Gobernuari, horrek eskatuta, Gobernadorearen Jauregiko jabetza doan eman zion. Aipatutako Udalak eraikin hori trukearen bidez eskuratu zuen, 1198.urtean. Nafarroako Gobernuak eraikinaren emakida onartu zuen 2000ko irailaren 11n.


  Gobernadorearen Jauregia oso egoera txarrean aurkitzen zen, beraz, bere egitura finkatu behar izan zen bost fasetan, 2000 eta 2004. urteen artean, 2.172.761,78 eurotan. Aukera hori aprobetxatu zen euste dike bat egiteko, ibaiaren goraldiek eraikina berriz ez kaltetzeko.


Etorkizuneko museoaren instalazioak handitzeko helburuarekin, ondoko bi finka erosi zituzten, 104.587, 04 eurotan eta horiek 2004. urtean eraitsi ziren. Orube horretan, 2005 eta 2006. urtean zerbitzuetako eraikina eraiki zen. Horretaz gain, proiektuak bi eraikinen instalazio tekniko orokorrak ere hartzen zituen barne. Kostua 1.099.145, 73 euro izan dira (374.526,22 + 724.583,51 euro).


2000ko apirilaren 27an, hitzarmen bat sinatu zen. Beraren bidez, Alderdi Karlistak Nafarroako Gobernuari, mugarik gabeko gordailuan, bere legatu historikoa osatzen duten ondasunak eman zizkion (koadroak, banderak, dominak, argazkiak eta dokumentuak). Ondasun horien zati garrantzitsu bat, orduan, Eusko Jaurlaritzaren eskutan zegoen. Aipatutako gordailua kentzeko izapidea burutu ondoren, ondasun horien multzoa Nafarroako Gobernuaren eskutara pasa zen 2003ko abenduan. Piezak inbentariatu dira eta argazkiak atera zaizkie. 2004. urtean, Kultura Ministerioak eskatuta, horietako pieza batzuk "Las guerras Carlistas" erakusketan erabili ziren. 2004ko abenduaren 22an, 19 pieza gehiago erabili ziren. Horretaz gain, 2003ko maiatzaren 3an, Alderdi Karlistak partikular baten dohaintza eman zuen: batez ere XX. mendeko bigaren erdialdeko prentsa.


2004. urtean Zuzendari Plan bat enkargatu zitzaiona Artimetría enpresari. 2005ean berriz definitu zen. 2006 eta 2007. urtea artean, enpresa berbera Museoaren Plana garatuz joan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa