(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Euskararen Institutu berria aurkeztu da

asteazkena, 2007.eko irailak 12

Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez-Nievas, gaur goizean, komunikabideei aurkeztu die Nafarroako Euskararen Institutu berria, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarekin batera, Begoña Sanzberro. Nafarroako Gobernuak horren sorrera ontzat eman zuen aurreko astelehenean, foru dekretuaren bidez.



Testuaren arabera, Nafarroako Euskararen Institutua (INV/ENI) Hezkuntza Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bat izango da eta berezko nortasun juridikoa izango du, bere helburuak betetzeko erabateko ahalmenarekin.


Sorrerari buruzko foru dekretuak erakundearen estatutuak biltzen ditu. Eta bertan, zereginak zehazten dira, egitura organikoa, ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta esleitutako langileak definitzen dira. Halaber, Nafarroako Euskararen Kontseilu berriko antolaketa, eraketa eta funtzionamendua zehazten dute, hau da, Nafarroako Euskararen Institutuak parte hartzen duen eta Nafarroako Gobernuan euskal hizkuntza sustatzeari buruzko arloan aholkularitza eta proposamenak eskaintzen dizkion erakundea.


Zereginak


Institutuak honako zereginak izango ditu: euskaran erabilera ofizialari buruzko araudia garatzeko azterketa eta aholkularitza eskaintzea, hizkuntza honek Foru Komunitatean dituen baliabideak antolatzea, sustatzea eta kudeatzea. Eskumen horiek gauzatzeko, honako eginkizunak hornitu zaizkio:


-Europa Batasuneko gutxiengoen edo hizkuntza erregionali buruzko arloko legeei eta bestelako jarduerei buruzko azterketa eta txostenak egitea.


- Foru Komunitateko Herri Administrazio desberdinetako hizkuntza politika aztertzea eta ebaluatzea.


- Eskatzen diren Foru Legeko aurre proiektuei buruzko txostenak eta euskararekin lotutako hizkuntza alderdiei eragiten edo inplikatzen dituzten gainerako xedapen orokorrak eta jarduera planak egitea.


- Nafarroako Gobernuaren Departamentu desberdinei, Tokiko Administrazioei eta Estatuko Administrazioari aholkularitza eskaintzea, Institutuak esku hartu beharreko esparruetan, hala eskatzen dutenean.


-Euskarari, bere errealitate soziolinguistikoari edo Nafarroako gizarte bizitzaren esparru desberdinen erabilerari, sustapenari eta publikazioari buruzko azterketak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea eta exekutatzea.


- Nafarroan euskalkiak kontserbatzeko eta garatzeko jarduera planak proposatzea.


- Adierazpen kulturalak eta artistikoak, liburuen argitalpena, ikus-entzunezko ekoizpenak eta hizkuntza horretan egiten diren bestelako jarduerak sustatzea.


- Euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea eta antolatzea, entitate eta administrazio publikoen laguntzarekin, eta hiriko elkarteekin lankidetzan aritzea adierazpen artikoak eta kulturalak burutzeko.


- Euskara Nafarroako gizarte komunikabideetan azaltzea sustatzea.


- Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan sustatzea.


- Foru Komunitateko leku-izenei dagokienez, indarreko legeei jarraiki jardutea.


-Euskaltzaindiarekin akordioak eta horietatik eratorritako jarduerak proposatzea. .


- Nafarroako euskararen terminologiaren esparruan jardutea.


-Agintzen zaizkion euskara xede edo jatorri hizkuntza duten itzulpenak egitea.


- Euskarazko funts bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak erostea.


- Nafarroan euskarako mediateka bat sortzea eta kudeatzea.


- Giza baliabideak, teknikoak eta materialak kudeatzea hizkuntza hori helduei irakasteko.


- Euskara Foru Komunitatea kanpoalderantz ezagutzera emateko kanpainetan azaltzea sustatzea.


- Administrazioekin, entitateekin edo taldeekin lankidetzan aritzea, Nafarroan euskara sustatzeko, erabiltzeko eta ikasteko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa