(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Alba kontseilariak Pirinioetako Autobiaren lanak eta Elon aurkitutako aztarnategi arkeologikoa bisitatu ditu

asteazkena, 2007.eko irailak 12

Herri Lan Departamentuak autobiaren bigarren zatia exekutatu du, Elo eta Izko artean, eta 2008ko ekainerako amaituko dute 32,75 milioi euroko kostuarekin


Obras del segundo tramo de la Autovía del Pirineo

Alba kontseilariak Herri Lanetako zuzendari orokor Jose Luis Echavarrik (eskuinaldean) proiektuaren inguruan emandako azalpenak entzuten ditu, enpresa kontratistetako zuzendarien aurrean. ( irudia handitu )


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, Laura Alba Cuadrado, gaur goizean bisitatu ditu Pirinioetako Autobiaren bigarren zatiko lanak (A-21), Eloko udal mugartean, eta alde horretan aurkitutako eta autobiaren trazaduran kokatutako aztarnategi arkeologikoa.


Pirinioetako Autobiaren lanak, une hauetan, bigarren zatiko exekuzio fasean daude, egungo N-240 errepideko (Elo) 16,5 puntu kilometrikotik 28,5. punturaino (Izko).


Eraikuntzaren ondorioetarako, bigarren zati hau bi azpi zatitan zatitu da: 2.1, Elo eta Getze / Idotzingo loturaren artean, eta 2.2. puntua, azken puntu hori eta Izko artean. Egun, lehen azpi zatiko lanak egiten ari dira.


Bere trazadura N-240 errepideko 16,5 kilometroaren parean hasten da, gutxi gorabehera, Untziti ibaia gainditu ondoren, Noain eta Elo arteko Pirinioetako Autobiaren proiektua definitutako trazadurarekin koordinatuz. Puntu horretatik aurrera, hala ere, trazadura egungo N-240 errepidetik banatzen da eta iparralderantz jotzen du Elo eta Getze herriak inguratzeko, Elortz ibaiko bailarak sortzen duen iparraldeko mendi-magal paretik igarotzeko.


La consejera Alba en el yacimiento arqueológico encontrado en Monreal

Alba kontseilaria, Arizkoako aztarnategian aurkitutako zenbait objektu aztertzen. ( irudia handitu )


Getze herriraino iritsi ondoren, trazadurak hegoalderantz jotzen du, herri hori ekialdetik inguratzen du eta N-240 errepidearekin gurutzatzen da 4,900 puntu kilometrikoaren parean. Bertan, Getze / Idotzin lotura kokatzen da.


2.1 azpi zati honek 4.900 metroko luzera du eta 12.119.078,76 euroko adjudikazio aurrekontu bat. Kontratuaren arabera, lana 2008ko martxoaren 31n amaituko da. Lana honako aldi baterako enpresa-elkarte honi adjudikatu zaio: Harinsa Navasfalt / DHO


Bigarren azpi zatiko trazadura, Getze / Idotzingo loturaren eta Izkoren artean, aipatutako lotura gainditu ondren hasten da eta Elortz ibaia gurutzatzen du biaduktu baten bidez. Hortik eta 8,500 puntu kilometrikora arte, autobia Elortz ibaiaren bailaratik igarotzen da, N-240 errepidearen hegoaldean.


8,900 puntu kilometrikoan autobia berriz gurutzatzen da N-240 errepidearekin, eta hura azpiko pasagune bat gainditzen da. Azken bidegurutze horren ondoren, autobia berria bere trazaduraren amaiera arte igarotzen da, N-240 errepidearen iparraldean eta horrekiko paraleloan. 11,760. puntu kilometrikoaren parean Izkoko lotura kokatzen da. Azpi zatiaren amaieran, 12,184. puntu kilometrikoan, trazadurak bat egiten du N-240 egungo errepidearekin, Loiti Gainaren gailurretik gertuko zonaldean.


Azpi zati honek 7.290 metroko luzera du eta 20.625.760,86 euroko adjudikazio aurrekontu bat. Kontratuaren arabera, lanak 2008ko ekainaren 30ean amaituko dira. Lana aldi baterako enpresa-elkarte berari adjudikatu zaio: Harinsa Navasfalt / DHO.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa