(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Aurkeztu da "César Borgia y Viana (1507-2007)" liburua bere heriotzaren V. Mendeurrenean

osteguna, 2007.eko irailak 13

César Borgiaren heriotzako V. Mendeurrenaren oroitzapenezko jardueren barruan (bertan, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentua eta Vianako Udala lankidetza lanetan aritu dira), "César Borgia y Viana (1507-2007)" liburua aurkeztu da, bertako Félix Cariñanos San Millán idazleak idatzita eta Analecta Argitaletxeak argitaratuta. Liburua 2007. urteko hasieran hasi zen egiten, César Borgia heriotzaren V. Mendeurrena ospatzeko jarduera programaren esparruan.


Portada del libro "César Borgia y Viana (1507-2007)"

Liburuaren azala. ( irudia handitu )


  Vianako alkateak, Gregorio Galilea, sarera idatzi du, eta bertan, aipatu du udalak hiria César Borgia-ren bidez ezagutzera ematea nahi izan duela, alegia César Borgiaren gorpuzkiak dauden hiria. Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, aurkezpena idazteaz arduratu da, eta horrek azaldu du liburuan "etengabe Viana islatzen dela: bere kaleak, biztanleak, mendeak, pertsonaiak... hori guztia Borgiatarren gorteiatzearekin".


  Félix Cariñanos idazleak liburu honen 240 orrialdetatik zehar azaldu ditu Viana hiriak eta bertako biztanleak César Borgiarekin izandako harremanak. Egileak antropologia, historia eta etnografia erabili ditu irakurleari hedapena eta erudizioa, entsegua eta kronika historikoa nahasten dituen testu bat aurkezteko.


  Liburuak irudiak tartekatzen ditu eta mila ale inprimatu dira paper-azalez. Horietatik, bostehun Nafarroa osoko liburu dendetatik zehar banatuko dira, batez ere Iruñekoetan. Horretaz gain, liburu hau Espainiako gainontzeko komunitatera, Europara (bereziki Italia) eta Amerika Latindarrera eraman nahi izan da, banaketako ohiko bidetatik. Gainontzeko 500 aleak Vianako Udalera bidali dira. . Liburua 12 eurotan izango da salgai.


César Borgia egile ugarien lanaren inspirazioa izan da duela bost mendetik. Bere bizitza erreferente bat dirudi polemikarako, eztabaida historiografikorako, baita adierazpen plastiko eta artistikorako. Hala ere, ez da asko ezagutzen bere heriotzaren memoriak eta bere gorpuzkien presentziak Nafarroako hirian, Viana, izandako garrantziari buruz, bertan hobiratu baitzen.


Egilea


Félix Cariñanos San Millán Vianan jaio zen eta Filologia Erromanikoa ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean. Prentsan etnografiari buruzko artikuluak eta gaur egungo gaiei buruzko umore bertsoak idatzi ditu, baita hainbat liburu ere, besteak beste: "La mujer en el Camino de Santiago", "Cenicero Histórico", "Apuntes de Vianeses" edo "Santa María de Cuevas en el Camino de Santiago".


  Vianako berrogeita hamar inauteriko murgaren eta auroraren letra eta musika sortu du. Gaur egun, hiriko aurora abeslarien abesbatza zuzentzen du. Era berean, herri horri buruzko hainbat antzerki lan idatzi du, batez ere, bere eskola-haurrek antzezteko lanak: "La historia de César Borgia", "Recuerdo a Navarro Villoslada", "La historia del Brujo de Bargota" edo "El corderico de Viana (Gabonetako Eszenak, 1994)".


Irratiko saio etnografiko ugarietan izan da laguntzaile gisa, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Burgos, Soriari buruz, baita telebistakoak ere. Horretaz gain, "César Borgia y Viana (1507-2007)" erakusketaren koordinatzailea izan da, "Piedra de Rayo" Errioxako aldizkari etnografikoan laguntzen du eta egun "La Rioja" egunkariko zutabeak idazten ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa