(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Baliabidetako Zentro berri bat aurkeztu du, eskoletako espiritu ekintzailea sustatzeko plataforma birtuala, alegia

osteguna, 2007.eko irailak 13

Erreferentziazko gune bat izango da Lehen Mailako, DBH eta ekimenerako hezkuntza arloko heziketa zikloetako irakasleentzat.


Ezkerretik eskuinera, Carmen Leza eta Perez-Nievas eta Roig kontseilariak aurkezpen-ekitaldian. ( irudia handitu )


Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, José María Roig Aldasoro, gaur Hezkuntza Baliabidetako Zentroa aurkeztu dute, hau da, "Aprender a emprender: el futuro en sus manos" izeneko proiektuaren plataforma birtual berri bat, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Heziketa Zikloetako ikasleen kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin.


Ekitaldia Iruñeko Topaketa eta Zerbitzu Profesionalen Zentroan antolatu da eta honako hauek hartu dute parte: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria, José Luis Ruiz Ciruelos; Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren elkarte publikoaren zuzendari kudeatzailea (CEIN), Carmen Leza Villar; eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren zuzendaria, Dámaso Munárriz.


Goizean zehar, hainbat gai azaldu da: hezkuntzaren gaitasun ekintzaileen sustapena,

www.aprenderaemprender.net Hezkuntza Baliabidetako Zentro on-line berriaren helburuak eta edukiak eta ekimenean hezteko jarduerak eta materialak aurkeztu dira.

"Aprender a emprender" Nafarroako Gobernuak finantzatutako hezkuntza programa bat da, Hezkuntza Departamentuaren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta CEIN elkartearen, eta Nafarroako Kutxaren bidez. Bere helburua kultura ekintzailea sustatzea da Foru Komunitateko Lehen, Bigarren Mailako eta Heziketa Zikloetako araututako ikaskuntzaren eskoletan, ikasleengan ikaskuntzarekin lotutako balioak barneratuz, etorkizunean, euren enpresa propioa sortzea irteera profesional interesgarri gisa ikus dezaten.


Lan hori burutzeko, CEIN elkarteak eskolei jarduera eta material didaktikoak eskura jartzen dizkio, ikasleei enpesa mundua jolas moduan, modu interaktiboan eta praktikoan gerturatzeko, eta aldi berean, euren nahitaezko gaitasunak lantzeko, lan inguruan ondo moldatu ahal izateko. Arriskuak euren gain hartzea, erabakiak hartzea, pentsamendu kritikoa eta analitikoa, autonomia edo talde lana txikitatik, ikaskuntza prozesuaren barne bereganatu ditzaketen eta bereganatu behar dituzten funtsezko gaitasunak dira.


Hezkuntza Baliabidetako Zentro berriari esker, irakasleek espiritu ekintzailearen esparruan eguneroko hezkuntzan erabiltzen diren material eta metodologia guztiak eskura izango dituzte. Horretaz gain, atariak aholkularitza zerbitzu bat hartuko du barne, irakasleak laguntzeko eta zuzentzeko, jarduerak garatzerakoan. Plataforma gazteleraz eta euskaraz garatuko da, eta hezkuntza kolektiboaren eta proiektua kudeatzen duen CEIN elkartearen langile teknikoen artean ideiak, esperientziak, praktika bikainak eta informazioa elkarri trukatzeko topagune gisa sortu da. Hezkuntza baliabideak, baita aholkularitza ere, doan eskaintzen zaizkie programaren edozein jardueratan parte hartu nahi duten eskola eta irakasle guztiei.


Batez ere praktikoa den metodologia batekin, "Aprender a Emprender" programak hezkuntza etapa bakoitzari egokitutako erreminta anitz eskaintzen ditu geletan ekimen ekintzailearekin lotutako balioak sartzeko eta sustatzeko. Programan honako hau hartzen da barne: lehiaketak (¿Qué es emprender para ti? Lehen Hezkuntzarako; Enrédate, conoce el mundo de la empresa, DBH-ko 4. mailarako; eta Jóvenes Emprendedores/as, LH-n), kooperatibak gelan sortzea (Empresa Joven Europea), jolas informatikoak (Aukera +) eta material didaktikoak enpresak sortzeko (Guiactivas), edo gelan gaitasun ekintzaileak lantzea (lehen hezkuntzarako unitate didaktikoak), besteak beste.


Ekimenerako hezkuntza, norberaren hazkuntzarako, lanerako eta errealizaziorako funtsezko faktorea


 

Europako Batzordearen ustez, ekimenerako hezkuntza norberaren hazkuntzarako, lanerako eta errealizaziorako funtsezko faktore bat da eta EB-ko herrialde guztiei eskatu die ekin egiteko pedagogia hezkuntza sistemaren barruan sartzeko, herrialde ekintzaile bat etorkizuneko herrialde bat baita.


Egungo lan merkatuan dinamismo eta izaera aldakorrera moldatzeko profesionalak eskatzen dira, bilakaera sozioekonomikoek eta teknologikoek eraginda. Testuinguru horretan, hezkuntza munduko erronka ikasleei, hau da, biharko profesionalak, bizitza helduan eta aktiboan txertatzeko nahitaezko gaitasunak hornitzea da, bai norberaren kontura edo bai beste baten kontura.


Balio ekintzaileak sustatzea eta txikiak direnetik berrikuntza aintzat hartzea nahitaezko lanak dira, orainaldiko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasuna duten enpresa bokazio berriak agertzearen alde egiteko. Gainera, espiritu ekintzailea eskoletan sustatzea funtsezkoa da, erabateko lana lortzeko ez ezik, ekintzaileen masa berritzaile bat lortzeko ere. Horretarako, kultura aldaketari bide eman behar zaio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa